Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FITUR

Basquetourreko zuzendariak azokaren aurreko "FITUR 2021 Topaketetan" parte hartu du

" Madrilgo azokaren antolatzaileek antolatuta,atzo, maiatzak 6, Daniel Solanak turismo gastronomikoari buruz hitzegin zuen.

1 / 2

FITUR azokak “FITUR 2021 topaketak, turismoaren berreskuratzea eztabaidagai” deitutako topaketak antolatu ditu azoka aurretik eta aurten 7 mahai-inguru izan dira turismo sektorearen egungo gai ezberdinei buruz.

Euskadik, atzo, hilak 6, parte hartu zuen horietako batean, produktu turistiko anitzari buruzkoan hain zuzen ere, eta Daniel Solana Basquetourreko zuzendariak turismo gastronomikoari buruz hitzegin zuen.

Solanaz gain, eztabaidan, Ainhoa Raso Toursim Data Driven Solutions-eko Berrikuntza eta Garapen Berrietako presidenteordeak industria turistikoaren talentoari buruz hitzegin zuen; Begpña Llovet, Fedeleko presidentea hizkuntza-turismoari buruz mintzatu zen; Almundena Maillo Madrilgo Turismo zinegotziak MICE, kultura eta aisialdiko turismoari buruz hitzegin zuen eta Carlos Rosado Cobianek, Spain Film Commissioneko presidenteak, turismo zinematografikoari buruz hitzegin zuen.

Hau Fitur aurretik ospatutako 7 mahai-inguruetariko bat izan zen. Azoka maiatzaren 19tik 23ra bitartean ospatuko da Madrilgo IFEMA azokan eta Euskadi bere stand propioarekin parte hartuko du.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31