Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MERKATURATZEA

Basquetourreko zuzendariak zabaldu ditu Euskadiri buruz CEAVek antolatutako jardunaldi birtualak

" Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailaren lankidetzarekin antolatutako 3 egunetako jardunaldiek Euskadiren eskaintza turistikoari buruzko formakuntza eta banakako elkarrizketetarako saioak izango ditu.

1 / 2

Estatuko eta Portugaleko 200 agentzik parte hartu dute CEAVek, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren lankidetzarekin antolatutako jardunaldien lehenengo saioan. Helburua, elkarteko bidaia-agentziek Euskadiko turismoaren proposamen zehatzak eta berriak ezagutzea da.

Jardunaldien lehen saioan Basquetourreko zuzendari Daniel Solanak parte hartu du eta Turismoaren Euskal Agentziako lankideek helmuga eta bere produktuei buruzko aurkezpen bat egin dute.

Honez gain, otsailaren 3 eta 4an, networking saioak egingo dira eta agentziek banakako elkarrizketak izango dituzte Euskadiko helmugetako (Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Arabako Errioxa) ordezkariekin; euskal enpresa hartzaile eta gida turistikoekin, turismo-ostatuekin eta turismo aktiboko enpresekin.

 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30