Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   LANKIDETZA: MERKATARITZA ETA TURISMOA

Bilboko Zazpi Kaleek "Zazpi Kaleak Fashion Week" ospatu dute

Bezero eta bisitariei zuzendutako ekitaldia da eta Basquetour-en lankidetza izan du

1 / 2

Bilboko Zazpi Kaleak Alde Zaharreko Merkatari, Ostalaritza eta Enpresen Elkarteak antolatuta, modaren astea ospatu da Alde Zaharrean: “Zazpi Kaleak Fashion Week”. Apirilaren 25etik 30era bitartean ekitaldi berri bat egin zen, jardueraz betetako agenda batekin, inguruko saltokien, ostalaritzaren eta enpresen inplikazioarekin, bezeroei zein bisitariei zuzendua.

Urtero egingo den ekitaldi hau udaberri-uda denboraldiko joeren aurkezpena izango da eta aurten Basquetourren laguntza izan du.

Astean zehar tailerrak, desfileak, hitzaldiak, zuzeneko musika eta adhoc gastronomia izan dira, ekitaldiaren izenarekin pintxo bat egiteko lehiaketa ere izan baita. Bertako eta sasoiko produktuekin egindako lehiaketa batean parte hartu dute inguruko tabernek, pintxo koloretsu bat lortzeko. Pintxo hori tabernetako barretan dastatu ahal izan da, "Zazpi Kaleak Fashion Week" bereizgarriarekin.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31