Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MERKATURATZE TURISTIKOA

Daniel Solanak Euskadi helmuga aurkeztu die Alemaniako hamar bat turoperadoreri

Basquetourreko zuzendariak Turismoaren Euskal Agentziak antolatutako workshop-ean parte hartu du gaur goizean, helmugekin eta Euskadiko turismo-enpresen elkarteekin harremanetan jartzeko.

Lan-jardunaldi hau euskal gastronomia ardatz duen bidaia baten parte da. Bidaia atzo hasi zen Bilbon, eta datorren igandean amaituko da, Añanan.

1 / 8

Alemaniako hamar bat turismo-operadore eta Euskadiko hainbat helmuga eta turismo-enpresen elkarte Basquetourrek Bilbon antolatutako workshop-ean parte hartzen dihardute gaur goizean. Bertan, Daniel Solana Turismoaren Euskal Agentziako zuzendariak helmuga eta eskaintza aurkeztu dizkie.

Alemaniako turoperadoreek atzo Bilbon hasi zuten bidaiaren parte da jardunaldi hau, eta euskal gastronomia izango du ardatz. Guggenheim Museoa bisitatzearekin, hirian barrena ibiltzearekin eta Bilboko jatetxe ezagun batean afaria egitearekin hasi zen bidaia.

Gaurko workshop-a amaitutakoan, profesional alemaniarrak Donostiara joango dira Sagardo Museoa eta hiria bisitatzera eta bertako gastronomia dastatzera.

Asteburua Arabari eskainiko zaio. Bihar, larunbata, Gasteizko hornidura-azoka eta alde zaharra bisitatuko dituzte, bertan bazkaldu eta arratsaldean Arabako Errioxara joango dira Guardia ezagutzera eta esperientzia gastronomiko batez gozatzera. Euskadiko ibilbide gastronomiko hau igandean amaituko da Añanako Gatz Haranera bisita eginez. Bertan gatz dastaketa egingo dute.

 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30