Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ORNITOLOGIA AZOKA

“Delta Birding Festival”, Mediterraneoko ornitologia azokarik garrantzitsuena

Irailaren 21, 22 eta 23.

Asteburu honetan, Euskadik “V Feria Internacional d’Ornitologia de L’Ebre” azokan parte hartuko du, bere arloan, Mediterraneoan, erreferentea dena. 2.500 lagun inguru itxaroten dira. Azokak egitarau betea izango du, ehunen bat ekintzarekin, guztiak naturari lotuak, esaterako irteera gidatuak, lehiaketak etabar.

Delta Birding Festival” irailaren 21etik 23ra ospatuko da Ebroren deltan eta profesionalentzat eta naturazaleentzat ezinbesteko hitzordua da. Guneak 60 erakusle izango ditu, besteak beste, turismo-zerbitzuetako enpresak, bidaia-agentziak, erakundeak, arloko erreferentziako marka profesionalak eta artistak. Euskadik natura inguruko turismo-eskaintza zabala aurkeztuko du, gero eta indar handiagoa duen produktua, eta orain denpora asko lantzen dena. “Birding Euskadi” egitasmoaren sustapena nabarmenduko da, behaketarako 10 gunerekin eta hegaztiez gozatzeko 25 ibilbiderekin.

Honez gain, “Birding Euskadi”-ren inguruan bildutako 15 enpresa ere ordezkatuak egongo dira azokan, eskaintza osoa erakutsiz: natura interpretatzeko gidak, bidaia-agentziak eta argazkigintzan espezializatutako enpresak. Asteburuan, Euskadiren standean bisitariei Urdaibai Erreserba eta Euskal Kostaldeko Geoparkeari buruzko turismo-informazioa emango zaie bisitariei. Baita, Euskadiko landa-eremuetako ostatuen eskaintzari buruzkoa ere, NEKATUR elkarteak emana.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30