Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   JAIALDIA

“Destinos Euskadi”, Bordelen, “Basques á Bordeaux” Jaialdian, apirilaren 27, 28 eta 29an

Bordelek “Basques á Bordeaux” Jaialdia ospatu zuen apirilaren 27tik 29ra eta “Destinos Euskadi”, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren laguntzarekin, bertan izan zen.

Hain zuzen ere, ostiralean, apirilak 27, hasi ziren SUD OUEST-eko kazetariek suspertutako profesionalen topaketak eta Nouvelle Euro Lurraldeari buruzko mahai-inguru instituzionala, “Destinos Euskadi”-ren partaidetzarekin. Larunbat eta igandean, ekintzak ibai-ertzean kokatu ziren, Turismo Azokarekin. Kaletarrei zuzendua, azokan 70 standek parte hartu zuten, besteak beste “Destinos Euskadi”, euren turismo—eskaintza ezagutzera emateko eta gune gastronomikoak eta animazio-ekitaldiak ere izan zituen.


Merkatu frantziarra

Euskadin 2011tik merkatu frantziarraren sarrerak eta gaualdiak Euskadin %32 igo dira. Hain zuzen ere, 266.011 sarrera eta 406.348 gaualdi izan dira. Euskadira datozten merkatuen artean laugarrena da eta lehenengoa nazioarteko merkatuen artean. Batez ere, Akitania (%36 eta gehien bat Girondatik %16), Île de France (%16) eta Midi Pyrénéesetik (%15) etortzen dira. Iturria: “Ibiltur Aisia” Operazioa. Turismoaren Euskal Agentzia.Basquetour (2017-2016 epeko datuak).

Urtarrila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31