• TURISMO-SUSTAPENA
"El ecoturista" Euskadi ezagutzen ari da
" Natura jasangarriko turismoan espezializatutako aldizkari digitalaren zuzendaria eta zuzendari artistikoa gure helmugaren natura-baliabide ezberdinak bisitatzen ari dira.
Hilaren 22tik, “El ecoturista” aldizkari digitalaren zuzendari Alfonso Polvorinos Euskadin dago, astebeteko ezagutza-bidaia batean, José Arcas zuzendari artistikoarekin batera.
Egonaldian, bakoitzak bere aldetik, hainbat ibilbide egiten dihardu, Euskadiko parke natural eta gune babestu guztietako dozena bat artikulu tematiko eta bideo baino gehiago argitaratzeko materiala biltzeko asmoz. Urdaibaiko eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko hegaztien eta faunaren behaketa, Valderejoko Parke Naturaleko arrano errealaren behaketa, Gorbeia, Aiaraldea, Aizkorri-Aratz, Aralar, Pagoeta eta Aiako Harriako fauna eta pagadiak, Armañongo Parke Naturala eta Pozalaguako Kobazuloak dira bisitatu dituzten baliabideak.
“El ecoturista” ekoturismoan eta turismonatura jasangarri eta arduratsuko turismoan espezializatutako hedabide digitala da.