• FITUR
"Erosketa arduratsuko turismoa" eta "Turismoaren euskal estrategia", Turismo sailaren gaurko nobedade nagusiak gaur, Euskadiko standean
" Euskadiko hiri, eskualde eta erakunde turistikoen beste egitasmo batzuek osatu dute euskal agenda FITUReko lehen egunean
Euskadik hasiera eman dio Madrilgo FITUR azokari gaur goizean, Euskadiko standaren inaugurazioarekin Sonia Pérez Turismo, Merkataritza eta Turismo sailburuaren eskutik, helmugaren hazkunde turistikoa eta erakusketa gune berriaren ezaugarriak azpmimarratuz.
Sailburuaren hitzaldiaren ostean euskal eskualdeek eta hiriburuek, eta baita Eusko Jaurlaritzak garatzeko dituzten ekintza nagusien aurkezpenen txanda izan da.
“Erosketa arduratsuko turismoa” eta “Turismoaren euskal estrategia” izan dira gaur Turismo sailak eta Basquetourrek, standean ezarritako auditoriumean aurkeztutako nobedade nagusiak.
Erosketa arduratsuaren turismoari dagokionez, sailburuak eta Turismo eta Merkataritza sailburuorde Isabel Muelak azaldu dute Euskadiren bertako merkataritzaren aldeko apustu sendoa ekonomia zirkularrari eta jasangarritasunari laguntzeko, eta Estatuan, erosketa arduratsuaren turismoan Euskadik, erreferente moduan, duen kokapena azpimarratu dituzte.
Beste alde, euskal turismoaren estrategiari dagokionez, Sonia Pérez sailburua bera izan da 2020 urte honetan gauzatuko diren jarduera, ekintza, proposamen eta egitasmo nagusiak azaldu dituena.
Baina bi aurkezpen hauez gain, Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak eta Turismoaren euskal Agentziak parte hartuko dute “BH, ibilbide nagusia” erakusketa, BH BIKES eta Gasteizko Udalarekin lankidetzan egindako egitasmoa.
Arabak, Bilbao-Bizkaiak eta Gipuzkoak ere, Eusko Jaurlaritzaren standean bildutako profesionalekin hurrengo urteetako euren lurraldeetako turismo apustu garrantzitsuenak partekatu nahi dituzte. Horrela, Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako foro diputatu Imanol Lasak Gipuzkoako hurrengo lau urteetako turismo-garapenaren ardatz nagusiak zehaztuko ditu. Jarraian, Bilboko Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako eta Enpleguko zinegotzi Xabier Otxandianok eta Bizkaiko Ekonomia Sustapeneko foro diputatu Ainara Basurkok Bilbao-Bizkaiaren enoturismo-produktu berria aurkeztuko dute. Eta Arabako Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko foro diputatu Cristina Gonzálezek “Arabaz blai!”, ura protagonista den tokien bidez lurraldea ezagutzeko egitasmoa aurkeztuko du.
Bukatzeko, Euskadiren standak gaur beste bi aurkezpen gehiago hartuko ditu. Bat, Pasaiako II. Itsas Jaialdiarena, maiatzaren 28tik ekainaren 1era arte ospatuko dena eta Izaskun Gómez alkateak eta jaialdiaren zuzendari eta Albaolako presidente Xabier Agotek itsasoan zein lurran ospatuko diren kultur, gastronomia eta musika ekintzen egitarauaren zehaztasunen berri eman dute.
Azkena, Iñigo Lavado Irungo sukaldariak “Cocina de emociones” bere liburuaren egingo duen aurkezpena izango da . Berak esaten duen bezala, bera bizkortzen duena gozarazteko emozioa da.
Bihar jarraituko du aurkezpenen agendak Euskadik FITURen duen standean.