Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EKITALDIAK

"Esférica Rioja Alavesa" jaialdiak musika, artea, enogastronomia eta natura uztartuko ditu gaur hasi eta abuztuaren 21era arte

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok eta Arabako diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko diputatu Cristina GonzálezekEsférica” Jaialdia inauguratu dute, antolatzaileekin batera. “Esférica” jaialdiak musika, artea, natura eta enogastronomia uztartuko ditu abuztuaren 18tik 21era bitarte, Arabako Errioxako hainbat lekutan. Bigarren edizio honetan, sendotu egin da jaialdia Arabako lurraldean egiteko apustua.

Sailburuak gogorarazi duenez, “Esférica” jaialdia pandemiaren garaian egiteko apustua arriskutsua izan zen, baina ausarta ere bai, eta eragin positiboa izan zuen. Hori dela eta, “apustua sendotzen jarraitu nahi dugu, Arabako Errioxa eta eskualde horrek lurraldearen gainerakoan duen eragina bultzatzen jarraitzeko. Eta, aurtengo edizioan, oso leku desberdinean eta Euskadi osorako turismo-datu baikor batzuekin egingo dugu".

Ildo horretan, Hurtadok azpimarratu du 2022ko lehen 6 hilabeteetako zifrak 2019ko lehen 6 hilabeteetakoak baino hobeak izan direla. "% 4,2ko igoera izan dugu sarreretan eta % 5ekoa ostatu-gauetan; zifra horiek oso positiboak dira oso gaizki pasatu duen sektore horrentzat. Eta, zehazki, Arabako Errioxan igoera % 3,7ra iritsi da sarreretan, baina % 10era ostatu-gauetan. Hortaz, egonaldiak luzatu egin dira, eta gure turismo-jasangarritasuneko estrategiaren erronketako bat da hori. Gure turismo-eredua ez da “inkrementalista”. Gure helburua ez da besterik gabe haztea, modu jasangarrian eta jarraituan haztea baizik. Nolanahi ere, 2 urteko pandemiaren ondoren, garbi dago Covidaren aurreko zifrak berreskuratzea izan behar dugula xede, sektorearen jarduera jasangarritasunean oinarrituta garatzen jarraitzeko”.

Hain zuzen ere, “Esférica” jaialdia turismo jasangarriaren aldeko apustuaren barruan koka daiteke, Cristina González diputatu nagusiordeak gogorarazi duenez. Izan ere, “eskualdearekiko konpromisoa aldarrikatzen du, eta jasangarritasuna gaineratzen dio haren ikuskera osoari. “Esférica Rioja Alavesa” jaialdia eskualde hori sustatzeko lehen mailako elementua da, eta jarduera ekonomiko garrantzitsua sortzen du turismo-sektorean. 2021eko edizioan, 1.300 pertsona bildu ziren, eta gehienak Arabatik kanpokoak ziren. Gainera, 250.000 euroko inpaktu ekonomikoa izan zuen inguruan, eta, aurreikusi dugunez, handiagoa izango da bigarren edizio honetan”.

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31