Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN TURISTIKOA

Euskadiko Turismoak Kopenhagen erakusten du bere eskaintza, Frantziako Tourra dela eta

Datorren urtean Tourra Euskaditik pasako da eta Danimarkan ezagutzera emateko ekintzak hasi dira, aurten herrialde horrek hartu baitu txirrindularitza proba handia.

1 / 4

2023ko uztailaren 1etik 3ra bitartean Euskadin egingo den “France Pays Basque Tourreko Grand Départ” dela eta, Eusko Jaurlaritzaren Turismoak Kopenhageko (Danimarka) aurtengo edizioan parte hartuko du.

Atzotik uztailaren 3ra bitartean, Euskadik turismo informaziorako gune bat izango du Danimarkako hiriburuko Erakusketa Zentroan, Bella Centerren, aurtengo “Grand Départ” zentro iraunkorra jarri den tokian, hain zuzen ere. Daniel Solana, Basquetour-eko zuzendariak parte hartuko du sustapen-ekintza honetan, 2023ko Tourreko euskal etapak antolatzen lagundu duten beste euskal erakundekoekin batera eta baita, Tourreko antolakuntzakoekin eta Danimarkako erakundeekin ere.

Esparru horretan, gure lurraldean, prentsarako eta turismoa sustatzeko materiala banatuko da, ingelesez eta frantsesez.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30