• EUSKAL KOSTALDEKO MUSEOEN SAREA
Euskal Kostaldeko Museoen Mahaia Donostian bildu da
Atzo Euskal Kostaldeko Museoen Mahaia bildu zen Donostian eta 43 ekipamenduak ordezkatzen dituzten 8 kideak izan ziren bileran.
Koldo Mitxelenan ospatu zen bileran, urte bukaerako asanbladarako gaiak eta batez ere, datorren urtera begirako ekintzen programazioa osatzen hasi ziren. Beraien egungo jarduera (Museoen HIlabetea, Euskal Kostaldeko museoetan eta baliabideetan beherapenak eskaintzen dituen txartel bateratua, sustapen ekintzak) indartzeko ideiak lantzeaz gain, Sarea beste produktu interesgarrietan, familia turismoa edota The Basque Route, besteak beste, txertatzeko aukerez ere hitz egin zen. Gainera, zortzi ordezkariek elkarlanerako bideak lantzeko asmoa agertu zuten.