• TURISMOAREN SUSTAPENA
Gabonetan Euskadik bere turismo-eskaintza Donostian sustatuko du
" "The Basque Route" produktuak, helmugan barreneko ibilbideekin, izango du protagonismoa.
Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, Basquetourren bidez, informazio turistikoko gune bat izango du Donostiako Gabonetako azokan.
Ihaz bezala, Euskadiren turismo-eskaintza guztiari buruzko informazioa eskainiko da euskaraz, gazteleraz eta frantsezez baina, bereziki, “The Basque Route” produktuari buruzkoa, ibilbide ezberdinekin lurralde guztian barrena.
Informazio-gunea aurten, Urumea plazan kokatuko da, RENFEren geltokiaren aurrean, ostiral honetan, abenduak 11tik hasi eta urtarrilaren 6ra arte. Gida profesionalek emango dute, QR koderen bidez, helmugari buruzko informaziorako sarrera.
Aurten, barneko merkatuak garrantzi nabarmena du COVI19aren pandemiaren ondorioz bizi ditugun mugikortasun-murrizketak direla-eta.