Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   JASANGARRITASUN TURISTIKOA

Javier Hurtado sailburua: "Mugikortasunaren beharrezko eraldaketa ez da etorkizuneko erronka bat, oraingoa baizik"

" Jaurlaritzak mugikortasun turistiko jasangarriari buruzko The e-Basque Route proiektua aurkeztu du SUM Bilbao 2021 kongresuan, Euskadi osoan ibilgailu elektrikoz egiteko 8 etapako ibilbidea.

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak “Mugikortasun elektrikoa” saioan parte hartu du gaur, SUM Bilbao 2021 kongresuaren barruan, mugikortasun turistiko jasangarriari eta The e-Basque Route proiektuari buruzko hitzaldi batekin.

Sailburuak azaldu du mugikortasuna funtsezkoa dela turismo jasangarriaren estrategiaren barruan, eta hiru ardatz hauek dituela: ardatz ekonomikoa, hau da, mozkinek komunitatean eta tokiko garapenean eragina izatea; ardatz soziokulturala, tokiko kulturaren benetakotasuna errespetatzeko;  eta, azkenik, ingurumen-ardatza, baliabideak eta ingurunea zaintzeko.

 “Ingurumenaren alderdiari erreparatzen badiogu, jakin behar dugu zer-nolako eragina duten turismo-mugimenduek garraioaren ondorioz. 2019ko abenduan aurkeztutako Turismoaren Mundu Erakundearen Klima Aldaketari buruzko txostenaren arabera, egungo egoerari erreparatuta, 2030erako, garraioari dagozkion turismoaren CO2 emisioak % 25 handituko dira”, adierazi du sailburuak.

Fenomeno horrek turismoaren esparrua gainditzen du, eta garraio osoari eragiten dio. Horregatik, sailburuak beharrezko 2 eraldaketa aipatu ditu: “Argi dugu ez garela etorkizuneko erronka batez ari, baizik eta oraingo erronka baten aurrean gaudela”.

Beharrezkoa lehen eraldaketa da “teknologia eraginkorragoak erabiltzea emisioei dagokienez, ibilgailu partikularra eta garraio publikoaren zati bat elektrifikatuta. Espainiak lehentasunezkotzat hartu du bere gain zeregin hori, eta, horregatik, ibilgailu elektriko konektatua izan da Leheneratze Planaren Lehen Plan Estrategikoaren protagonista. Plan horrek eragina du hiri-mugikortasunean, arlo horretan emisioen murrizketa egingarriagoa baita epe laburrera”.

Bigarren eraldaketa honako hau da: “Garraio jasangarriagoak, oinezkoen, bizikleten eta garraio publikoaren hiri-mugikortasunean pisu handiagoa izango dutenak ibilgailu pribatuaren aldean. Hiri-esparrutik kanpo, abiadura handiko trenak bere gain hartu beharko ditu errepideko joan-etorrien eta hegaldi nazionalen zati handi bat, emisioak bostenera murrizten baititu”.

Javier Hurtadok honela jarraitu du: “Horrenbestez, turismoan ere ezinbestekoa da atmosferara egiten diren emisioak murriztea, garraiobide jasangarriagoak kontuan hartuta. Era berean, eraginkorragoak izan behar dugu garraiobideen erabileran, eta mugikortasuna eta garraio jasangarria komunikatu behar ditugu, hori erakargarri turistiko baloratua bihurtzeko”.

Ildo horretatik, garrantzitsua da sektorea sentsibilizatzea, “mugikortasun jasangarria har dezan merkatuko aukera handitzat eta gero eta gehiago gora egiten ari den bisitari kontzientziatuarentzat erakargarritasun turistikoko elementutzat”.

Helburu horiei eta jasangarritasun turistikoari begira, The e-Basque Route proiektua sortu da, ibilgailu elektrikoentzat prestatutako errepide nazionaleko lehen ibilbide turistiko gisa. Kargatzeko puntu elektrikoen sare egokitu batek ibilbide osoa konektatzen du eta, horrela, bolantean esperientzia eroso bezain garbia bermatzen du 950 km-tik gorako tartean.

Amaitzeko, sailburuak hau esan du: “Gure baliabide turistiko guztiak trazadura zehatz baten bidez artikulatzeak eta trazadura hori auto elektrikora egokitu ahal izateak dibertsitate handi hori ezagutaraztea ahalbidetzen digu, eta lagundu egiten ditu CO2 emisioak murrizten, gehien bisitatzen diren puntuak deszentralizatzen, bisiten urtarokotasuna gainditzen, batez besteko egonaldia handitzen eta tokiko garapena eta jasangarritasuna arlo guztietan sustatzen”.

 

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31