Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EXPOVACACIONES

Javier Hurtado sailburuak Expovacaciones inauguratu du "udan turismoa berreskuratzeko egoera batean"

1 / 2

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Javier Hurtadok Barakaldoko BECen, urriaren 1etik 3ra bitartean, eta pandemiaren ondorioz 2020ko etenaldiaren ostean, aurrez aurre ospatuko den Expovacaciones azoka inauguratu du gaur. Sailburuak azaldu du uda honetan turismoa berrezkuratzeko testuinguru batean ospatzen dela edizio hau, izan ere, 2019ko abuztan, sarreratan, gaualdietan eta bataz besteko salneurrietan izandako datak gainditu baitira. “Horrela, udazkenari ilusioz aurre egin ahal izango diogu, Euskadiko planik hoberenak eta kalitatezko eskaintza ematen jarraitu ahal izateko”.

Gainera, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailarentzat azoka hau garrantzitsua da barneko publikoari, euskal bisitariari, zuzendua dagoelako, “gure merkatuaren atal nabarmena dena”, aztertu du sailburuak. “Izan ere, 2019an Euskadiko bisitariak guretzako bigarrenak izan ziren, Madrilen atzetik, eta guztiaren %10a izan ziren”.

Eta hazten jarraitzen duen kopurua da. 2020an, pandemiak eragindako mugikortasun murrizketen ondorioz, barneko merkatua kuotaren %18ra arte hazi zen, eta merkatuen sailkapenean, lehena izan zen. Era berean, aurten, orain arteko datuekin, lehena izaten jarraitzen du.

“Normalean, ohituago gaude Euskadi kanporantz sustatzera, baina ez dugu ahaztu behar Euskadi barrurantz erakutsi behar dugula, gure lurraldean barneratu nahi duten bisitari batzuengana. Eta pandemia honek zerbait irakatsi badigu, gure inguruneaz harritzeko oraindik gaitasun handia dugula da, bisitatu ez genituen edo berritu nahi genituen txokoak aurkitzeko gaitasuna”.

“Izan ere Euskadi horrexegatik nabarmentzen da” laburtu du Javier Hurtadok, “bere eskaintzaren aniztasunagatik eta baliabide hain anitzen hurbiltasunagatik, kalitatezko gastronomiaz gain.Horixe baita gure nazioarteko azoketara eramaten dugun postala eta hemen, Expovacaciones-en erakusten dugun irudia, guztiontzako Euskadirena”.

 

Stand-a Expovacaciones-en

Expovacaciones-en Euskadik erakutsiko duen stand-a 150 metroko gunea da, FITURera eramandakoaren moldaketa. Egitura-kartoian egina dago, birziklatua eta birziklagarria, eta gure patuaren erreprodukzio eskultorikoak ditu, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren erakusgarri.

Bertan, arreta berezia eskainiko zaie naturaren eskaintzari, Euskal Kostaldeko, Mendi eta Haranetako eta Arabako Errioxako ibilbideei, auto elektrikoaren mugikortasun turistiko iraunkorrari. Eta hiriburuak ere bai, kultura-, gastronomia- eta turismo-baliabideekin, hala nola turismo industrialarekin.

Honez gain, larunbatean Invert, Barakaldoko freestyler ospetsuaren ekitaldia entzun ahal izango da.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31