Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

MICE: IBTM, Barcelona

+ información

Azoka modu presentzialean egin zen berriro, Euskadirentzat eta pandemiak bereziki zigortutako euskal enpresentzat funtsezkoa den MICE segmentua berreskuratzeko aukera gisa.

Euskadiko standean, Eusko Jaurlaritzaz gain (Basquetourren bidez), hiru hirietako Convention Bureau eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea ere egon ziren, baita bilera itxiekin parte hartu zuten 16 enpresa ere.

IBTM World bileren, pizgarrien, hitzaldien eta ekitaldien industriarako ekitaldi orokor liderra da, Bartzelonan urtero egiten dena, ekitaldien mundua bezeroei aparteko esperientziak eskaintzera inspiratzeko.

Euskadi helmuga eta bertako produktu turistikoak sustatu ziren beste azoka batzuk honako hauek izan ziren: Estokolomoko Nordic Virtual Fair, merkatu nordikoari zuzendua eta Basquetour lehen aldiz bertaratzen zena, Europa iparraldetik zetozen turisten igoera handia zela eta. Eta, urrian, Frankfurteko liburu-azoka, nazioarteko handiena, Alemaniako publikoa eta mundu osoko profesionalak biltzen dituena. Alemaniako merkatua oso interesgarria da euskal turismoarentzat, pandemiaren aurreko hazkunde jarraituak izan baititu, 2019ko datuen arabera.

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30