• PRENTSA-BIDAIA
New York-eko kazetari nabariak Euskadi bisitatzen ari dira egunotan
Atzo hasi eta igandean bukatuko den bidaia Euskadi guztian barrena garatuko da jomuga eta euskal gastronomia ezagutzeko asmoarekin.

Atzo iritsi ziren Bilbora Sagar Handiko komunidabide garrantzitsuetako kazetariak: “Bella Magazine” bizimoduko aldizkaria; “The New York Post” hirian gehien irakurtzen den egunkarietako bat eta bidaia-blogetan eta Ensemble Travel Group bidaia-antolatzailearen aldizkari ospetsuan idazten duen Richard Frisbie freelance-a.
Prentsa-bidaia, Turismo sailak Basquetourren bidez eta hiri estatu batuarreko OET-aren ekimenez antolatutako prentsa-bidaia Euskadi guztian barrena izango da igandera arte eta bisitaldien artean, era guztietako bazkari eta afariak, hiriak, euskal kostaldea, Arabako Errioxa, barnealdea eta toki bakoitzeko baliabide nagusiak egongo dira.