Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadi Rouleur Live azokan izan da, kirol-txirrindularitza eskaintza britainiar merkatuan sustatzeko

Basquetourren parte-hartzeak honako helburu hauek izan ditu: Euskadi goi-mailako bizikleta-helmuga gisa sendotzea; tokiko agentzia hartzaileekin batera produktuaren merkaturatzea bultzatzea; eta, bizikleta-kultura sendoa eta erabiltzaile-maila eta -profil ezberdinetara egokitutako eskaintza duen lurralde baten irudia sustatzea.

Basquetourrek stand batekin parte hartu du Rouleur Live 2025 azokan, azaroaren 13tik 15era. Erresuma Batuko txirrindularitza ekitaldirik garrantzitsuenetakoa da, eta bertan Euskadiko errepideko eta gravel modalitateko kirol-zikloturismo eskaintza sustatu da Bizi Cycle Tours agentzia hartzailearekin batera. Ekitaldi estrategiko honetan egoteak Euskadik merkatu britainiarraren alde egindako apustua indartzen du, Europan garrantzitsuenetakoa baita eskariari, gastuari eta txirrindularitza-motibazioari dagokienez.

Rouleur Livek 10 edizio izan ditu orain arte, eta Ingalaterrako jendartean guztiz finkatutako ekitaldia bilakatu da. Kirolari hauek espezializazio maila altuagatik dira ezagunak eta kirol-txirrindularitza praktikatzeko Europako herrialdeetara mugitzeko interes handia agertzen dute. Aurtengo edizioan jende-etorri bereziki nabarmena izan dute, 10.000 bisitari zenbatu baitira; horrek aurreko edizioarekiko % 10eko gorakada ekarri du. Halaber, osteguneko sarrerak erabat agortu ziren, hainbat eguneko aurrerapenaz.

Azokan zehar, Euskadik bere proposamen berezia aurkeztu du: mendate mitikoak, errepide ikusgarriak, txirrindularitza-kultura errotua eta berariaz egokitutako zerbitzu-eskaintza, hain zuzen.

Basquetourren parte-hartzeak honako helburu hauek izan ditu: Euskadi goi-mailako bizikleta-helmuga gisa sendotzea; tokiko agentzia hartzaileekin batera produktuaren merkaturatzea bultzatzea; eta, bizikleta-kultura sendoa eta erabiltzaile-maila eta -profil ezberdinetara egokitutako eskaintza duen lurralde baten irudia sustatzea.

Azaroa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30