Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO GASTRONOMIKOA

Retortillo sailburua: “ Gutxienez 3 urtetan Sol sariak Euskadin banatuko dira turismo gastronomikoaren jomuga gisa duen irudia indartuz”

Repsol gidak 40 urte betetzen ditu Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailarekin sinatutako akordioari esker Euskadin 2021era arte ospatuko den Sol sarien lehen banaketa-Galarekin. Euskadik “Sol” egiaztagiria duten 53 jatetxe ditu eta Estatuan, 3 “Sol” dituzten jatetxe gehieneko lurraldea da, 8 guztira. Banaketa honen ondoren, 2 “Sol”-ekin saritutako beste 2 jatetxe berri daude, Atelier Etxanobe eta Kaia Kalpe. Euskadin “Sol” batekin estreinatzen dira Amelia, Astelena 1997, Eme Be Garrote (Donostian), Landa Erretegia (Mendaron), Eneko (Larrabetzun) eta Eneko Bilbao (Bilbon).

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok ireki du Donostian “Sol” sarien banaketa-gala Repsoleko kontseileru delegatu Josu Jon Imazekin. Euskadin 3 ediziotan mantenduko den ekitaldia, hain zuzen ere, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saila eta Repsolen arteko akordioari esker.

Sailburuak gogoratu du “ez dela kasualitatea Euskadi era honetako ekitaldi baten egoitza izatea. Gastronomia guretzat identitate-ezaugarri bat da. Gainera, turismo-sektorearentzako bultzada bat da: sukaldaritza, ostalaritza, turismo agentzia hartzaileak, hotelak bezalako bertako sektore produktiboak bizkortzen laguntzen baitu eta, aldi berean, bertako kultura eta orokorrarekin loturak sortzen ditu”. Honez gain, Retortillok azpimarratu du “gastronomia Euskadiko turismo-eskaintzaren produktu erakargarri nagusienetakoa da eta bere nazioarteko proiekzioaren babesle handienetakoa”.

Euskadin goi sukaldaritzatik hasita gure pintxoetako sukaldaritza miniaturan delakoraino dastatzen dugu, baita sukaldaritza herrikoia, enogastronomia, bertako produktuarekiko eta berritzeko pasioa, eta batez ere, ekosistema profesional oso bat handienetakoak biltzen dituen lurralde txiki batean”.

Euskadi gaurtik 2 “Sol Repsol” dituzten bi jatetxe berri ditu: Atelier Etxanobe eta Kaia-Kaipe. Gainera, “Sol” batekin estreinatzen dira Amelia, Astelena 1997, Eme Be Garrote Donostiakoak, Mendaroko Landa Erretegia, Larrabetzuko Eneko eta Bilboko Eneko Bilbao. Galan Arzaki omenaldi bate gin zaio Repsol gidan 40 urtetan eten gabe mantendu baita.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31