Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMOAREN EUSKAL ASTEA

Sonia Pérez Ezquerra sailburuak: "Erantzukizuna da bide bakarra jasangarritasunerantz"

" Erantzukizunez jokatzeko "hartzen ditugun aukerek berekin dakartenaz jabetu behar dugu. Eta hori eskueran ditugun aukerak ere ezagututa bakarrik lortzen da" azaldu du sailburuak. " Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Turismoaren Astea antolatu du gorabidean den industria gisa turismoak duen garrantzia nabarmentzeko, baita sektorearekin lankidetzan aritzeak ere.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak, Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendari Nora Abete eta Basquetour - Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari Harkaitz Millán lagun zituela, gaur aurkeztu du “Turismo Arduratsuaren Kanpaina”, Turismoaren Astearen barruan Sailak antolatua.

Sailburuak erantzukizuna aldarrikatu du, bere alderdi desberdinetan, garapen jasangarri bat lortzeko. “Erantzukizuna da bere funtsezko oinarrietako bat, instituzio sustatzaileen aldetik ez ezik, elkartzen diren erakundeen eta enpresen erantzukizun korporatiboa ere, dagokien jardueran praktika egokiak gehitu nahi dituztenena, eta bidaiariaren erantzukizuna ere, bidaiatzeko modua eta egiten duen bidean tokiko garapenean laguntzeko modua aukeratzen duenean”.

Zentzu horretan, sailburuak gogora ekarri duenez, erantzukizun hori hartzeko “jabetu egin behar dugu egiten ditugun aukerek berekin dakartenaz. Eta hori eskueran ditugun aukerak ere ezagututa bakarrik lortzen da”.

“Instituzioak, enpresak, elkarteak, bidaiariak eta helmugako biztanleak kate bereko mailak gara, turismo jasangarri baten alde elkarrekin batera lan egin dezakegunak. Jardun egokien gida honek eta gehituta duen dekalogoak gure bidaiariei turista arduratsu baten balioak helaraztea dute xede, baita beren lurraldean turismoaz gozatzen duten euskaldunei ere”, esanez amaitu du.

Turista Arduratsuaren Gida

“Turista Arduratsuaren Gidak” aholkuak biltzen ditu, ondokoak oinarri hartuta: Garapen Jasangarrirako Agenda 2030ean ezarritako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak, TMEren Turismorako Munduko Kode Etikoa eta Turismo Jasangarriaren Munduko Gutuna ST+20.

Gidan jakinarazi egiten zaie turistei Turismoaren Lege bat dagoela, zerbitzu eta produktu turistikoen erabiltzaileen eskubideak ezartzen dituena, besteren artean: aldez aurretik informazioa �egiazkoa eta osatua� jasotzea, eskaintzen zaizkien produktuen eta zerbitzuen ezaugarriei eta prezioei buruz; kexak eta erreklamazioak formulatzeko ahalmena, eta erreklamazio-orri bat doan lortzekoa.

“Turista Arduratsuaren Dekalogoan” biltzen diren gomendioek azpimarratu egiten dute jasangarria izango den bidaia batean Euskadira egindako bisitan euskal kulturaz gozatzeko, eta ondarearen eta ingurunearen kontserbazioan laguntzeko. Azkenik, lurralde paregabe batera bidaiatzeak eta tokiko garapenean laguntzeak adierazten duen berezitasuna aditzera ematen du, eta produktuak, zerbitzuak eta garraiobide jasangarriak aukeratzea gomendatzen du. Xehetasun gehiagorako kontsultatu turista arduratsuaren dekalogoa Euskadiko turismoaren webgune ofizialean: www.euskaditurismo.eus.

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31