Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   BIDAIA ETA TURISMOAREN MUNDUKO KONTSEILUA

Sonia Pérez sailburua Bidaia eta Turismoaren Munduko Kontseiluaren gailurrean

" Sevillan, nazioarteko turismo-industriaren aktore nagusiak bilduko ditu. " Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Sonia Pérez Ezquerra, Isabel Muela sailburuordearekin, munduko turismoaren joerak aztertzen diren gailurrera joan dira " Pedro Sánchez presidenteak gaur goizean inauguratu du gailurra eta arratsaldean Barack Obamak parte hartuko du

Euskadik parte hartzen dihardu Bidaiaren eta Turismoaren Munduko Kontseiluaren (WTTC) urteko gailurrean, bihar arte Sevillan ospatzen dena. Bidaia eta Turismo Munduko Kontseilua industria honetako sektore pribatua ordezkatzen duen erakundea da eta bere helburua, egun turismoak dituen erronkei eta aukerei aurre egitea da.

Gailur honetan turismoaren potentziala, susperketa teknologikoa, eta enpleguaren hazkundea eta sormena aztertuko dira. Sektore hau munduko BPG-ren %10,4a da eta 4 enplegutatik bat sektore honetakoa da, jomugek zein sektore pribatuak jardueraren eteganbeko hazkunde iraunkorrerako, euren ikuspegia eta helburuak lor ditzaten bermatuz.

Sektore publiko eta pribatuetako buruzagien arteko elkarrizketa orokorra, non lehiakortasuna suspertzeko ideiak, esperientziak eta irtenbide berritzaileak partekatuko dituzten.

Sonia Pérez sailburuak azaldu du Euskadik “hazkunde iraunkorra eta jasangarria” sendotzen duela, euskal industria turistikoak une ona bizi duela baieztatuz. Horregatik azpimarratu du “Euskadi Espainiako EE.AArik lehiakorrena bihurtu da, Exceltur-en Monitur 2018-aren arabera”.

Lan egiten dihardugu ematen ari den aldaketaren eragileak izaten jarraitzeko, turismoan lan egiten duten pertsonengatik, bisitariengatik eta garapen jasangarriaren helburuak betetzeko. “Eraginkorrak izatea jasangarriak izateko eta gure helburu estrategikoak betetzeko era bakarra da”.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31