Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKAL KOSTALDEA

Surfaren Nazioarteko Egunak era guztietako pertsonentzat hondartza irisgarriak aldarrikatzen ditu

" Euskadin, Surfing Euskadi turismo-sareari atxikitutako surf-eskola ezberdinek kirol egokitu hau egin ahal izateko zerbitzuak eta jarduerak eskaintzen dituzte

1 / 2

Larunbata honetan, hilak 19, Surfaren Nazioarteko Eguna ospatuko da “The beach belongs to everyone” (Hondartza guztiona da) lelopean.

Surfrider Foundation erakunde eko-surfariak ezarri zuen eguna “Surfing Magazine” aldizkariarekin batera eta industriaren marken laguntzarekin. Erakunde honek hainbat hamarkadatan defendatu du hondartzak irisgarriak eta erosoak izatea, pertsona guztiek goza ditzaten, edozein dela ere, haien arraza, jatorri sozioekonomikoa, genero-gaitasuna edo -nortasuna. Eta, aurten, nabarmendu nahi dute “Surfaren Nazioarteko Egun honetan, hondartzak guztioi dakarkigun poza eta gogoa ospatzen ditugula. Surfa opari sinestezina da, eta hondartza leku sinestezina da, osasungarria, segurua eta edonork erabiltzeko modukoa. Surflariak eta playeroak garen aldetik, gure erantzukizuna da komunitate sutsu eta inklusiboa sustatzea, baliabide berezi horretaz babestu eta gozatzeko".

Euskadin, surfak gero eta zaletasun handiagoa dauka eta turismoaren ikuspuntutik, jarduera hau gure kostaldean egiteko interesa duten personak erakartzeaz gain, Surfing Euskadi produktu-klubean www.surfingeuskadi.eus sartuta dauden Bizkaiko eta Gipuzkoako eskolak ere baditu. Eusko Jaurlaritzaren Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak sortua, euskal surfaren enpresa eta profesionalen sare bat da (surf-eskolak, surfcamp-ak, ostatu espezializtuak, gidariak, hartzaileak eta dendak), kalitatean, esperientzian eta profesionaltasunean oinarritutako eskaintza orokorra eta banakakoa sortzeko, koordinatuta lan egiten dutenak.

Gure eskolaen artean, badaude surf egokituko zerbitzuak eta jarduerak eskaintzen dituztenak, batez ere eta ohiz, aste barruan, eskolentzako eta ezinduei laguntzeko elkarteentzako.  Baita, partikularrei eta sendiei zuzendutako berezko eskaintza denboraldi guztian.

Hori guztia bat dator Euskadiko Turismoaren Kode Etikoan ezarritakoarekin. Kode horren printzipioen artean, “Berdintasuna, integrazioa eta aniztasunarekiko tolerantzia” izeneko atalean nabarmentzen da turismo-jarduerek gizonen eta emakumeen berdintasuna errespetatu behar dutela. Halaber, giza eskubideak eta, bereziki, biztanleria-talde ahulenen berariazko eskubideak sustatzera bideratu beharko dira, bereziki, haurrak, adineko pertsonak eta behar bereziak dituzten pertsonak, gutxiengo etnikoak eta herri autoktonoak. https://basquetour.eus/documentos/paginas/Turismo-Euskadi-Kode-Etikoa-1.1ber.pdf

Gainera, batzuek laguntzen dute SurfRaider Foundation-ek urtean zehar antolatzen dituen ingurumen-kanpaina ezberdinetan.

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31