• TURISMO HELMUGA ADIMENDUN
Turismo Helmuga Adimendunen Sarearen XI. Osoko batzordea ospatu da
Gaur, ekainak 5, DTI Sarearen XI. Osoko Batzordea egin da, erakundeetako kide berrien atxikipenak onartzeaz arduratzen dena.

XI. Osoko Batzordearen barruan, besteak beste, Debabarrena eta Enkarterri-Meatzaldea Turismo Helmuga Adimendunen Sarera atxikitzea proposatu eta onartu da, biak ere 2024ko abenduan aitortuak. Bi atxikimendu horiekin 15 euskal helmugak dira jada Helmuga Adimendunen Sarean sartuta daudenak. Aipatutako Debabarrena eta Enkarterri-Meatzaldeaz gain, sare honetan sartuta daude: Donostia, Bilbo, Gasteiz, Goierri, Uribe, Arabako Errioxa, Getxo, Debagoiena, Arabako Haranak, Bidasoa, Busturiadea-Urdaibai, Arabako Lautada eta Portugalete.
DTI Sarearen Idazkaritza SEGITTURi dagokio, eta Turismo Helmuga Adimendunen Sarea osatzen duten kideentzat garatzen diren jarduera guztiak antolatzeaz eta koordinatzeaz arduratzen da. Kide horiek hainbat jardueratan parte hartzeko aukera dute, antolatzen diren lantaldeen, foroen, topaketen eta abarren bidez. Halaber, turismo-helmuga adimenduna oinarritzen den ardatzekin zerikusia duten gaiei buruzko informazio interesgarria eskura dezakete.
DTI Sareari buruzko Informazio gehiagorako: