Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SARIA

Turismo Sailak 2018an SICTED saria jaso du, aurrerapen eta garapen gehien izan duen udalaz gaindiko administrazio publikoa izateagatik

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, gaur goizean, IFEMAn, aurrerapen eta garapen gehien izan duen udalaz gaindiko administrazio publikoaren SICTED saria jaso du, Euskadin SICTEDen garapen onaren alde betetzen duen elementu egituratzaile, sustatzaile, dinamizatzaile eta laguntzaileagatik. Saria Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak batu du.

Euskadik SICTEDen –turismo-helmuga baten kalitatearen kudeaketarako sistema integrala eta etengabea ematen duen programa– 2006tik darama lanean, eta, egun arte, 6.470 euskal enpresa turistikok parte hartu dute. Aurten, 28 helmugak parte hartu dute programa honetan, eta 700 enpresa inguru daude inplikatuta; horietatik, % 85ek bereizgarria lortu du. Proiektu heldua eta oso finkatua da; bere eredua eta metodologia berrikusi ditu eta, gaur egun, urtebetean ezartzen da, 4 urtean ezarri beharrean, aurreko edizioetan bezala.

Horrela, hori egin ondoren, enpresek lehiakortasuna hobetzeko beste programa batzuk ezar ditzakete, besteak beste, Smart Business programa (BBPP IKTen erabileran), irisgarritasunerako konpromisoaren programa, eraginkortasun energetikoarekiko konpromiso-programa.

Banaketa-ekitaldiaren aurretik, Euskadiren standean zenbait erakusketa eta aurkezpen egon dira, euskal turismoaren zenbait eragileren aldetik, esaterako, Arabako Foru Aldundiarena, turismo irisgarrirako gida aurkezteko, edo “Araba Running” aurkezteko; Vitoria-Gasteiz hirian running jardueren inguruko bideo bat; Gastromuseums - Euskadiko Zentro eta Museo Enogastronomikoen Sareak aurtengo urterako aurreikusi dituen jardueren aurkezpena; Sea Bizkaia taldearen itsas zerbitzuen eta eskaintzaren aurkezpena, “La mar de experiencias en la costa vasca” lemapean; edo Euskadiren sustapen turistikoa airetik, txirrindularien biran.

Asteburuan, FITURrek ateak irekiko dizkio publiko osoari eta, orduan, Euskadiren standean, hainbat eta hainbat jarduera eta jarduketa gastronomiko, kultural eta kirol-arloko izango dira eta horiek hainbat bisitari erakarriko dituzte.


ASTEBURUKO JARDUERAK

  • Danborrada.
  • Tailer gastronomikoa: “Toldotxo”, Zarauzko pintxoa.
  • Magialdia magoak.
  • Final Four-i buruzko photocalla: Baskonia maskota eta Araskiren maskota.
  • TOPIC Museoko txotxongiloen tailerra.
  • TOPIC Museoko Marionaren eta King Kongen photocalla.
  • Basket gozokien dastaketa, bereziki saskibaloiko La Reina Koparako eta Euroligarako sortuak.
  • Dantzaldiak Aukeran-ekin.
  • Sonakayren musika-emanaldiak: cante jondo Euskaditik.
  • 14:00 eta 18:00. Txakolin-dastaketa.


IGANDEA, URTARRILAREN 27A

Egunean zehar:

  • Arabako Errioxako ardoen dastaketak.
  • Final Four-i buruzko photocalla: Baskonia maskota eta Araskiren maskota.
  • Magialdia magoak.
  • TOPIC Museoko txotxongiloen tailerra.
  • TOPIC Museoko Marionaren eta King Kongen photocalla.
  • Gozokien dastaketa, bereziki saskibaloiko La Reina Koparako eta Euroligarako sortuak.
  • Dantzaldiak Aukeran-ekin.
  • Sonakayren musika-emanaldiak: cante jondo Euskaditik.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31