Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO-ESKAINTZA

Atzo inauguratu zen hotel berri bat Goierrin

" Ordizia Hotela, herriko lehenengoa da, 7 solairu, 28 gela, kafetegia eta jatetxea ditu " Daniel Solana Basquetourreko zuzendariak inaugurazioan azpimarratu zuen hotel berria "gaur egun bezalako egoera zailetan, etorkizunera begira, argi-izpi bat eta itxaropena dela, eta Goierrik turismo-jarduerarekin duen apustu sendoaren adierazle dela".

1 / 2

Ordiziak badu hotela. Establezimenduak 7 solairu, 28 gela, kafetegia eta jatetxearekin, atzo inauguratu zen. Bertan, besteak beste, Basquetourreko zuzendari Daniel Solana; Ordiziako alkate Adur Ezenarro; Gipuzkoako Turismo zuzendari Iker Goiria; eta GOITUR-eko zuzendari Niko Osinaldi izan ziren.

Ordizia Hotela, jabeen esanetan, “jasangarritasun, km0 eta garapen ekonomiko eta bertako turismoa sustatzeko balore sendoetan oinarrituta eraiki da”. Aldi berean, “ezinbestekoa ikusten dute komunitatearen zati izatea eta bertako erakunde, elkarte eta ekintzailerekin lankidetza bultzatu eta giza-eta kultur-balorea sortzen duten ekintzak sortzea”.

Inaugurazioan Daniel Solanak azpimarratu zuen hotel berria “gaur egun bezalako egoera zailetan, etorkizunera begira, argi-izpi bat eta itxaropena dela, eta Goierrik turismo-harduerarekin duen apustu sendoaren adierazle dela”.

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31