• SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA
Aurten Canneseko ILTM-a aurrez-aurre ospatzen da
" Euskadi-Basque Country-ren 2021eko sustapen-egutegiko azken azoka da
Euskadi luxozko turismoari buruzko ILTM azokan, Cannesen gaur hasten dena, izango da abenduaren 9ra arte. Onlineko aurreko edizio baten ondoren, aurten, 2021eko azken azoka, aurrez-aurre ospatzen ari da.
ILTMk, kontu handiz aukeratutako eta banan-banan gonbidatutako luxozko turismo arloko eragile eta aholkularirekin biltzeko aukera ematen du. Era honetara, azokan zehar, Basquetour-ek berrogeita hamar bat topaketa profesional egingo ditu Euskadi-Basque Country helmugaren eskaintzarik esklusiboena eta bereziena merkaturatzeko helburuarekin.
Euskal lurralde osoko 80 enpresatik gorako hautaketa zaindua da, ostatuek, jatetxeek, saltokiek, esperientzia turistikoek, baliabide kulturalek, museistikoek eta garraioak osatzen dutena, besteak beste. Horiek guztiek gainditu dute Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren aurretiazko auditoretza-prozesua, profesionalizazioa eta kalitate-baldintza batzuk betetzea bermatzen duena.
Eskaintza hau gero eta zorrotzagoa den bidaiari baten beharrak asetzera bideratuta dago, zerbitzu guztiz pertsonalizatuak bilatzen ditu eta helmugaz gozatu nahi du jarduera esklusiboak eginez, benetako tokiko esperientziak eginez, bakar, berezi eta helmugaren zati bat sentiarazten dutenak.