Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   GASTRONOMIA

Aurtengo Idiazabal Gazta aurkeztu dute Ordizian

" Xabier Zabaletak, Jakitea elkartearen izenean, egin zuen gazta berriaren ohiko ebaketa.

1 / 2

Atzo ospatu zen Ordizian, idiazabal gazta berriaren aurkezpena. Pandemiaren ondorioz XXVII. edizioan gonbidatu-kopuru murriztuarekin.

Xabier Zabaleta, Donostiako Aratz jatetxekoak egin zuen gazta berriaren ohiko ebaketa, Jakitea elkartearen izenean.

Edizio berra Oiangu parkean ospatu zen Ordiziako alkate Adur Ezenarro; Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta ingurumen sailburu Arantxa Taiparekin: Nekazaritza, Arrantza eta Eligakagaien Politikako sailburuordea,  Daniel Solana Basquetourreko zuzendariarekin, besteak beste.

Basquetourreko zuzendariak esan zuenez Idiazabal gazta, oso garrantzitsua da gastronomia-turismoaren sustapen eta garapenarentzat, eta bisitariak erakartzeko ere. Eta gastronomiaren barruan, dizdira egiten duen produktua da Idiazabal gazta. Solanak gehitu zuenez “gazta baino gehiago dela, tradizioa da”.

Ekitaldi honetan ohikoa den moduan, 2020 urteko kanpainako datuak eman zituen Miriam Molina Idiazabal Gazta Jatorrizko gerenteak. Azkeneko urtea larria, zalantzaz betea, izan bada ere, bide zuzena hartu dutela nabarmendu zuen. Ekoizpen datuak normalak izan direla adierazi zuen, %3 behera egin badu ere. Gaztagileek egindako esfortzua zoragarria izan dela ere gaineratu zuen.

Jarraian, erregulartasun sariak eman dituzte. Artisau gazta egile kategorian, Ander Barandiaran (Gaztainaditxulo gaztandegia, Idiazabal) izan da saritua. Gaztandegi saritua berriz, Abel Goiburu (Goiburu gaztandegia, Idiazabal) izan da.

Sariak banatuta, omenaldia egin diote Jose Mari Ustarrozi, Idiazabal Gaztaren alde hainbeste urtez egindako lanagatik. Ustarroz, Idiazabal Jatorri Izendapenaren lehendakaritzan 17 urtetan egon da.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31