Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKADI GASTRONOMIKA

Basquetourrek eta Euskadi Gastronomikak elkarlanean dihardute Saltsa Nostra proiektuan, Bilboko sukaldari Sergio Ortiz de Zaratek protagonizatu eta koproduzitu duen ekimenean

Saltsa Nostra komiki-formatua duen lehen sukaldaritza-liburua da. Narrazio grafikoa eta errezetak uztartzen ditu, modu dibertigarri eta sortzailean. Guztira 13 ale izango dira, eta ospe handiko sukaldariak izango dira protagonista. Lehen lau zenbakietan, honako hauek ageri dira: Sergio Ortiz de Zarate, Hideki Matsuhisa, Jordi Roca eta Eneko Atxa.

Gaur aurkeztu da proiektua Sergio Ortiz de Zarate sukaldariaren jatetxean. Ekimenaren sustatzaileez gain, ekitaldian izan dira Daniel Solana, Basquetour-eko zuzendari nagusia, eta Leixuri Arrizabalaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatua. Daniel Solanak honela nabarmendu du ekimena: “aukera bikaina da gure lurraldea eta gastronomia munduan ezagutzera emateko. Modu berezi eta berritzailean kontatzen du gure nortasuna, eta gainera, bat egiten du Euskadi Gastronomikaren eta Kode Etikoaren balioekin.” 

Euskadi da proiektuaren ardatz nagusia, bai ikuspegi narratibotik, bai emozionaletik. Hori dela eta, Basquetourrek eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Saltsa Nostra proiektuari babesa eman diote Euskadi Gastronomika markaren bidez. Sare profesional horren helburua da Euskadiko turismo gastronomikoaren benetakotasuna eta bikaintasuna bermatzea eta sektorea modu egituratuan artikulatzea. Zerbitzuaren kalitatea sustatuz, Euskadik nazioarteko gastronomia-helmuga gisa duen lidergoa sendotzea bilatzen du. Balio horiek guztiek bat egiten dute Saltsa Nostra-ren ildoarekin: narrazioaren bitartez, kalitatezko produktuetan eta elikadura-kate jasangarrian oinarritutako gastronomiari balioa ematea, janari azkarraren industriaren eredutik eta baliabide naturalen neurriz kanpoko ustiapenetik urrun. 

Serie honetako lehen aleak izenburu hau du: “El libro de recetas de Sergio Ortiz de Zarate. En las entrañas de los Santos Juanes”. Lehen edizio honetan 5.000 ale argitaratuko dira gaztelaniaz, 500 euskaraz eta 1.000 ingelesez. Sukaldaritza-liburu guztiek komikiaz gain, sukaldaritza-tekniken azalpenak, bitxikeriak, sukaldaritza-trukuak eta sukaldari bakoitzaren errezeta bereziak jasotzen dituzte. 

Maiatza 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31