• MICE TURISMOA
Basquetourrek parte hartu du Euskadiko OPC-en elkartearen formakuntza jardunaldian
" Daniel Solanak, Turismoaren Euskal Agentziako zuzendariak egin du online jardunaldiaren irekiera Gasteizen.
Euskadiko OPCen elkarteak formakuntza jardunaldi online bat (training day) antolatu du sektoreari zuzendua eta onlineko ekitaldi bat antolatzeko ezaugarri nagusiak eta ekitaldien garrantzia, orokorrean, aztertu dira.
Daniel Solanak, Basquetourreko zuzendariak, Gasteizko Europa Jauregian izandako jardunaldiaren irekiera egin du. Solanak nabarmendu duenez, “ekitaldiak erakartzeko orduan ditugun erronketako batzuk dira konfiantza sortu behar izatea, hau da, Euskadi jomuga seguru, serio eta kalitatezkoa izatea, egoerari ausardiaz aurre egin behar diona. Eta ekitaldiak eta biltzarrak antolatzen parte hartzen duten eragile guztiak modu koordinatuan lan egitea”.
Honez gain, MICE turismoan ekitaldien antolatzaileek duten ezinbesteko papera eta gure helmugara etorritakoek Euskadiren eskaintza orokorrari ematen dioten balorazio altua, gorengo balorazioekin hiru hiriburuetan, azpimarratu du.Aipatzen dira garbitasuna, segurtasuna eta harremanen kalitatea.