• TURISMO AKTIBOA
Hasi da Euskadiko Zikloturismoaren I. Foroa
" Basquetourreko zuzendari Daniel Solanak, inaugurazioan azpimarratu du Euskadin produktu turistiko honi buruzko estrategiko baten beharra eta gaur egun turismo jasangarri eta seguru baten eskaintzaren garrantzia
Gaur goizean hasi da Euskadiko Zikloturismoaren I. Foroa, Gasteizko Europa Jauregian, eta hilaren 12tik 14ra arte ospatuko da.
Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak, Basquetourren bidez, antolatutako ekitaldiaren helburu nagusia, Euskadi helmuga lehiakor eta iraunkor gisa kokatzen jarraitzea da, produktu turistikoak bultzatuz, hala nola zikloturismoa. Alde horretatik, foroa inflexio-puntua izango da, Euskadin produktua lantzen duten eskualdeekin, hiriburuekin eta enpresa eta elkarteekin estrategia partekatua sortzeko.
Hitzaldian, foroa inauguratu duen Turismoaren Euskal Agentziako zuzendariak, Maider Etxebarria Gasteizko alkateordearekin eta Sustapen Ekonomikoko zinegotziarekin batera, estrategia koordinatu horren beharra nabarmendu du, hain zuzen, Euskadin zikloturismoa sustatu eta garatzeko. Estrategia horretan, gaur egun, zenbait puntu garrantzitsu lantzen ari da gobernua, besteak beste:
Euskadiko zikloturismoa sustatzea.
- Inguruko ondare- eta natura-aberastasuna ezagutzen eta balioesten laguntzea.
- Aisialdirako eta naturarako turismo-eskaintza dibertsifikatzea.
- Euskadiko turismo-fluxuak handitu, hobetu eta desestazionalizatzea.
- Landa-eremu behartsuak indartzea, ekonomia osagarriak ahalbidetuz.
- Bidexken katalogoan oinarritutako pakete turistikoak garatzen laguntzea.
- Turistaren batez besteko gastua handitzea.
Hala ere, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak produktu hori lantzen ari da, eta, azken urteotan, zikloturismoa sustatzeko plangintza egin du, eskualdeko erakundeekin eta kudeaketa turistikoko erakundeekin lankidetzan. Solanak gaineratu duenez, “lan horren emaitza da “Euskadi bizikletaz” gida argitaratu berria. Gida horretan, hainbat tipologiatako eta ezaugarritako trazadurak aurkezten dira, ondo bereizitako profiletara bideratuak, eta jarduera turistiko txikia duten lurraldeak eta guneak balioesten dituzte, baina beste turismo bat eskatzen duten bisitarientzat potentzial handia dute”.
Bestalde, Maider Etxebarriak gogora ekarri du Gasteizek ibilbide luzea egin duela iraunkortasunaren alde eta bizikleta erabiltzearen alde, bai eta hiriak kirol hori egiteko dituen ibilbideak ere.
Gaurko jardunaldian, Paco Nadal bidaia-kazetariak gidatuta, Europan, Euskadin eta Estatuan azpiegiturei eta sareei buruzko mahai-ingurua egin da, eta, ondoren, bigarren jardunaldia hasiko da, bizikletari lotutako enpresei buruzko hirugarren batekin amaitzeko.
Bihar, helmuga gonbidatua Gironak izango da eta hitzaldiak eta edukiak zikloturismoan eta bere eskaintzan erreferentea den helmuga honi buruzkoak izango dira.
Azkenik, 14an, ostirala, jardunaldia zikloturismo sektoreko kirol-ekitaldiei eta bizikleta enpresei buruzkoa izango da.
Gainera, aste guztian zehar euskal hiriburuan eta inguruetan, publiko ezberdinentzat zenbait jarduera antolatu dira, bizikletari lotuak.