Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKAL KOSTALDEA

Itsasmuseumek Surfing Euskadi aldi baterako erakusketa aurkeztu du

Euskadiko surfaren historiaren bidaia bat.
Erakusketa 2022ko urrira arte egongo da zabalik Itsasmuseumen.

1 / 5

Gaur goizean, Lorea Bilbao Itsasmuseumeko presidentea eta Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, Daniel Solana Basquetour-eko zuzendariak, Javier Amezaga eta Borja Peñeñori, 3sesentako editore eta erakusketaren komisarioak,  eta José Ramón Taranco, Laboral Kutxako Babes eta Gizarte Kudeaketako lurralde buruak, Surfing Euskadi aldi baterako erakusketa aurkeztu dute. Euskadin oso errotuta dagoen kirolaren historian zeharreko ibilbidea da eta Basquetour eta Laboral Kutxaren babesa ditu.

Bederatzi gai-multzok osatzen dute erakusketa-proposamena, eta baliabide ugari dituzte hainbat arlori heltzeko: historia, surfari lotutako pertsona ospetsuak, olatu adierazgarrienak, tokiko industriaren garapena, surf inklusiboa, artea, hedabide espezializatuak, zerbitzuak eta puntako teknologiak. Euskal surfa nazioartean aintzat hartzea eragiten duten faktoreen batuketa.

Euskadiko surfaren historiaren ikuspegi globala da, eta ikuspegi eta diziplina artistiko eta kirol desberdinak uztartzen ditu, modu koherente eta dinamikoan, esperientzia paregabea sortzeko.

Surfing Euskadin aurkezten diren ikus-entzunezkoen artean, Jon Aspuru, argazkilari eta filmografoak, egindako lan bat nabarmentzen da, non Isio Noya, Jorge Lekunberri eta Mitxel Andreu kamerariek parte hartu duten. Bertan, Euskadin filmatutako big surf (saio ikusgarrienetako batzuk (olatu handiak) biltzen dira. Azken denboraldietako grabaziorik onenak dira.

Era berean, Surfing Euskadik publikoari hurbiltzen dizkio Mundakakoa bezalako olatu adierazgarriak, euskal surfa munduko mapan jarri zuen olatua, eta gerora Europako big surf zirkuituan sartu diren beste batzuk, hala nola Meñakozekoa, Roka Puta/Izustarrikoa edo Punta Galekoa, Europako olatu handiko txapelketarik garrantzitsuenaren agertokia.

Horrez gain, surfaren euskal industriari ematen zaio garrantzia, azken urteotan baliabide berritzaileak aurkeztu baititu eta gero eta pisu handiagoa baitu Euskadiko ekonomian eta turismoan. Olatuen barietateak eta kalitateak, Surfing Euskadi-Basque Country sare profesionalean biltzen diren surf-eskolen eta zerbitzu osagarrien eskaintzarekin batera (ostatuak, gidak), surfa ikasteko eta praktikatzeko Europako helmuga nabarmena bihurtu dute euskal kostaldea.

Erakusketak, “made in Euskadi” taulen eta ekipamenduen eredu garrantzitsuak bildu ditu. Ildo horretan Gabriel Medina, hiru aldiz munduko txapeldun, Zarautzen egindako tauletako bat erakusten du, duela urte batzuk bere shaper Cabianca instalatu zen tokia. “Material gogorraren” industria 60ko hamarkadaren amaieran hasi zen, eta hamarkada batzuen buruan Pukas marka munduko liderren artean sartu zen surf taulen fabrikazioan.

Euskadiko hainbat hondartzatan garatzen ari de surf inklusiboko programa aitzindari batek ere badu lekua. Izan ere, programa honek aniztasun funtzionala duten pertsonei surfaren esperientzia lehen pertsonan bizitzeko aukera ematen die.

Surfak lotura estua du erakusketan ere badauden beste irristatze-kirol batzuekin, hala nola skatearekin. 60ko hamarkadako lehen “sancheskiak” YOW, Jart edo Slide enpresek Euskadin egindako surskate bertsio modernoenekin ere alderatu ahal izango ditugu.

Beste alde batetik, euskal arteak hasieratik surfaren mundua behin eta berriz irudikatu du. Hori dela eta, Surfing Euskadik gure kostaldeak aldizka hartzen dituen txapelketetako kartel onenetako batzuk eskaintzen ditu, hala nola 1987an Mario Gazteluk egindakoa, 1988ko Bakioko txapelketaren irudia eta 3Sesenta aldizkarian publizitatea, Elohanden lanak, Mundakako olatua arriskuan egon zen garaian bere binetekin oso aktiboa, edo Andoni Galdeanorena. Gainera, Pablo Ugartetxea, 2021ean Itsasmuseumen erakutsi zuen artista, Tsunami margolanarekin ere egongo da, kolorez eta fantasiaz betetako margolanarekin.

Bestalde, Wavegarden enpresa gipuzkoarrak, olatu artifizialen igerilekuen teknologian munduko liderra denak, Brasilen instalatutako surf-park berria erakusten du bideo batean. Eta energiari dagokionez, Arrecife Surf Systems bezalako proiektuek energia-sorkuntza olatuen bidez errentagarri bihurtzea nola lortu duten erakusten dizkigute

Surfing Euskadi urriaren 30era arte egongo da zabalik, eta, hilabete hauetan, museoak askotariko jarduera osagarrien programa eskainiko ditu: hitzaldiak eta mahai-inguruak, sektoreko profesionalekin topaketak, bisita gidatuak eta haurrentzako tailerrak, besteak beste. Maiatzaren 21ean eta 22an, Museoen Nazioarteko Egunaren barruan, Surfing Itsasmuseum aurkeztuko da, 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako bereziki diseinatutako tailerra.

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31