Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

EDUKIAK

  •   ABENDUAK 3

Gaur Euskararen Eguna ospatzen dugu

Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Hori dela eta, Bilboko Bizkaia Plaza eraikinean dauden Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoek hitzaldi interesgarria antolatu dugu Eneko Axpe fisikari euskaldunarekin.

MEET BASQUE COUNTRY 2025

  •   JASANGARRITASUN TURISTIKOA

Euskadi, hiru hamarkada turismo jasangarria sustatzen

Euskal Autonomia Erkidegoak eta Lanzarotek 30 urtez gidatu dute Turismo Jasangarriaren Munduko Gutunaren sorrera eta bere berritzea, eta gutun hori Lanzaroten eguneratu berri dute.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadi Herbehereetako turismo-sektorearen aurrean, Amsterdamen

Ekintza hau Basquetourren estrategiaren parte da, euskal helmugaren presentzia eta ospea indartzeko Europako funtsezko merkatuetan, Amsterdam eta Eindhovenekin dagoen aireko konektibitate ona aprobetxatuz.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadik MICE helmuga gisa eskaintza sendoa aurkeztu du  IBTM World 2025 azokan  

Euskadi Basque Countryren stand bateratzaileak Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea helmugen ordezkariak bildu ditu, bai eta MICE zerbitzuetan espezializatutako enpresak ere: hotelak, kongresu jauregiak eta agentzia hartzaileak.

  •   ESPAÑA VERDE

"España Verde"k gora egin du, eta 17 milioi bidaiari baino gehiago jaso ditu 2025 urtean

Euskadiko, Kantabriako, Asturiasko, Galiziako eta Turespañako ordezkariek Santanderran egin dute urteko azken jarraipen-bilera, Kantabriaren koordinaziopean; honek Asturiasi emango dio lekukoa FITUR 2026an.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Txinako turismo-agenteek Euskadi ezagutu dute Basquetourrek antolatutako birari esker

Azaroaren 17tik 19ra, Turespañak Madrilen antolatuko dituen alderantzizko jardunaldiak baino lehen, Txinatik etorritako hainbat profesionalek euskal helmuga bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute familiarizazio-bidaia baten bidez.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadi Rouleur Live azokan izan da, kirol-txirrindularitza eskaintza britainiar merkatuan sustatzeko

Basquetourren parte-hartzeak honako helburu hauek izan ditu: Euskadi goi-mailako bizikleta-helmuga gisa sendotzea; tokiko agentzia hartzaileekin batera produktuaren merkaturatzea bultzatzea; eta, bizikleta-kultura sendoa eta erabiltzaile-maila eta -profil ezberdinetara egokitutako eskaintza duen ...

  •   MEET BASQUE COUNTRY 2025

830 bilera baino gehiago hitzartu dira Meet Basque Country ekimenaren workshopean

Nazioarteko 50 turismo-operadorek Euskadiko turismo sektoreko 85 enpresarekin konektatu dute, esperientzia ugariz betetako aste batean helmuga ezagutu ondoren.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadik Suitzan ikusgarritasuna sendotu du, Lausana, Luzerna eta Zürichen burututako sustapen-ekintza baten bitartez

Azaroaren 11tik 13ra bitartean, Euskadi Basque Country helmuga Suitzako bidaia-agentzia, turoperadore eta hedabide espezializatuen artean aurkezten ari gara, kultura, gastronomia zein natura baloratzen duten bisitariak erakartzeko asmoz. Sarreren eta ...

Abendua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31