Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

BERRIAK

  •   GUZTIONTZAKO MUGIKORTASUNA

Basquetourrek Mugikortasunaren Aste Europarrean parte hartuko du, zikloturismoa sustatuz Euskadin

Javier Hurtado sailburua Ibilgailu Jasangarrien Azokaren inaugurazioan izan da, eta Daniel Solana, Basquetourreko zuzendaria, mugikortasunari eta turismoari buruzko bi mahai-ingurutan parte hartu du, Radio Nervión-ek antolatuta.

  •   PRESTAKUNTZA

Martxan da "Anfitriones. Turismoaren Prestakuntza eta Talentua" programaren XXVII. edizioa

Turismo arloko profesionalen prestakuntzaren eta garapenaren bidez sektorearen kalitatea sustatzeko funtsezko ekimena da.

  •   GOLF

Euskadik golf-turismoko estrategia indartzeko urrats berria eman du Costa Bravako bisita teknikoarekin

Euskal golf-turismo sareak hainbat golf-zelaia eta ostatu-instalazio bisitatu ditu, eta lan-bilera ugari egin ditu bai Gironako " Costa Bravako Turismo Patronatuarekin, baita Costa Bravako Golf Zelaien Elkartearekin ere.

  •   HELMUGA TURISTIKO ADIMENDUNA

Bost euskal helmuga HTA prozesuaren 3. fasean murgilduta

Euskadin, Basquetour da 2018az geroztik euskal helmuga turistikoak adimendun bihurtzeko prozesua gidatzen duen erakunde publikoa. Bere jarduera turismoaren hazkunde iraunkorra sustatzera bideratuta dago, Euskadi bikaintasuneko eta espezializatutako helmuga turistiko gisa ...

  •   FAMTRIP LIVE

Euskadiren altxor turistikoak zuzenean mundura Getxotik eta Portugaletetik

AEB, Alemania eta Italiako nazioarteko agenteek helmugak bertatik bertara ezagutu dituzte tokiko gida turistikoen eskutik

  •   PRESTAKUNTZA

Basquetour Learning: Iraileko formakuntzak

Basquetour Learning turismo-sektorearen profesionalizazioa indartzeko plataforma da. Esperientzia turistikoak hobetzeko eta aberasteko konpromisoarekin, sektorean hazkundea eta bikaintasuna sustatzeko diseinatutako prestakuntza sorta zabala eskaintzen du.

Euskadi Grand Tour by Gastronomika kanpainak 190.000 bistaratze baino gehiago izan ditu Instagramen astebetean

Irailean eta urrian, Daniel Illescas, Sua Rey, Welcome to el Mundo eta Dos Truchas con Pasaporte protagonista dituzten edukiak @VisitEuskadi eta @EuskadiGastronomika kontuetan zabalduko dira.

Barnetegi Teknologikoa: Adimen Artifiziala turismo-sektoreko marketinean

Izen-ematea zabalik dago Basquetour Learning plataformaren bidez.

  •   GOLF

Basquetourrek golf turismoa sustatzen du, European Legends Cup txapelketari babesa emanez

Euskadi Basque Country golf helmuga turistiko gisa kokatzea da helburu nagusia, balio erantsi handiko bisitariak erakartzeko, sasoiz kanpoko jarduera dinamizatzeko eta gure lurraldearen irudia nazioartean proiektatzeko

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadik interesa handia piztu du Las Vegasko Virtuoso azokan eta AEBko luxu-merkatuan duen erakargarritasuna sendotu du

Euskadik, Euskadi Basque Country Confidential markaren bidez, abuztuaren 9tik 15era bitartean parte hartu du Las Vegasko Virtuoso Travel Week-en, Ipar Amerikako luxuzko bidaietako segmentuko topagunerik garrantzitsuenean, eta bertan 6.000 bidaia-agentzia ...

Abendua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31