Hasiera
|
Sektorea bultzatzen dogu
|
Eskaintza Turistikoaren Garapena
|
Sare Espezializatuetan Parte Hartu
|
Euskadi Confidential
EUSKADI CONFIDENTIAL
 alt

Euskadi–Basque Country Confidentialek Euskadiko turismo-eskaintza esklusibo eta bereziena biltzen du. Lurralde osoko 80 enpresa baino gehiagoren aukera zaindua da. Enpresen artean daude: ostatuak, jatetxeak, saltokiak, turismo-esperientziak, kultura nahiz museo arloko baliabideak, garraio-zerbitzuak eta premium turistarentzako bestelako zerbitzuak.

Sarean honako hauek daude:

Ostatuak: 4 eta 5 izarreko hotelak, boutique hotelak, xarma handiko landetxeak, luxuzko etxeak, nekazaritza-turismoak eta apartamentuak, xehetasunik txikiena ere zaintzen dutenak.

Jatetxe-arloa: goi-mailako euskal gastronomiaren ordezkariak. Itzal handiko jatetxeak, egiazkotasuna, sormena eta berezitasuna ezaugarri dutenak.

Saltokiak: berezko tradizioa, ekoizpena eta diseinua dituzten establezimenduak, beti tokiko eremuari lotuak.
Garraioa: luxuzko ibilgailu gidaridunen zerbitzuak, bikaintasuna arau dutenak.

Nahierarako esperientziak: askotariko jarduerak (kulturalak, museoak, gastronomikoak, golfa, ongizatea, natura eta kirol arlokoak), bidaiari bakoitzaren gustuak era pertsonalizatuan gogobetetzeko diseinatuak.

Bertako DMCak: adituak eta espezializatuak bidaia pertsonalizatuak antolatzen. Bidaiak diseinatuta daude bezeroaren nahi eta beharrei erantzuteko, guztiz gogobeteta gelditzea bermatuta.

Zer helburu ditu?

Proiektuaren helburu nagusia da bidaiari gero eta exijenteagoen beharrak gogobetetzea. Izan ere, bidaiariek zerbitzu guztiz pertsonalizatuak eta jarduera esklusiboak nahi dituzte, haiek bezalakorik ez dagoela sentitzeko. Euskadi–Basque Country Confidential-ek nabarmendutako eskaintzetan helmugaren bikaintasuna, bereiztea eta egiazkotasuna hobesten dira.

Zer onura dakartza?

Parte hartzen duten enpresei, Euskadi–Basque Country Confidential-ek funtsezko zenbait onura ematen dizkie:

Doako aholkularitza: laguntza tekniko espezializatua premium turismoari bideratutako eskaintza hobetzeko.
Bereiztea: posizionamendu nabarmena proiektuan parte hartzen ez duten beste enpresen aldean.
Ikusgaitasuna: Basquetour agentziak egiten dituen bide eta euskarri guztietan egotea, bai eta sustapen-materialetan, azoketan, sustapen- nahiz merkaturatze-jardunaldietan, kanpainetan eta bitarteko digitaletan.

Nork parte har dezake proiektuan?

Turismo-sektoreko enpresek parte har dezakete Euskadi–Basque Country Confidential-en, baldin eta goi-mailako kalitate-estandarrak betetzen badituzte, turista exijenteen profilari bideratuta badaude, eta konprometituta badaude bikaintasunarekin, jasangarritasunarekin eta xehetasunak zaintzearekin.

Parte hartzen duten enpresa guztiek auditoria-prozesu zorrotza, Basquetour Euskal Turismo Agentziak egina, gainditu dute; bermatuta dago, hortaz, haien profesionalizazioa eta ezarritako eskakizunak betetzen dituztela.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt