Zer da?
Basquetour agentziak sustatutako Euskadi Basque Country Familian kluba enpresa turistikoen sare bat da. Enpresak espezializatuta daude adingabeekin bidaiatzen duten familien beharrei egokitutako produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko.
Gaur egun, klubean 220 enpresa (ostatuak, jatetxeak eta turismo-esperientzien enpresak) daude. Enpresek eskaintza egokitu dute familiei arreta bermeekin emateko.
Era horretan, eskaintza askotarikoa, orekatua eta aberasgarria sortzen da, adingabeekin bidaiatzen dutenen espektatibei erantzunda.
Euskadi Basque Country Familian kluba sortu da Euskadi bihur dadin familian egindako turismorako erreferentziazko helmuga. Hartarako, eskaintza turistiko seguru, irisgarri, askotariko eta aberasgarria egokitu eta sustatu egiten da umeekin bidaiatzen dutenentzat, kontuan hartuta hala haien beharrak nola espektatibak.
Posizionamendu horrek guztiz egiten du bat Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren printzipioekin; hori horrela, turismo eredu arduratsua, inklusiboa eta jasangarria sustatzen du, bai eta lurraldeko ingurune natural, kultural eta soziala errespetatzen duena ere.
Gainera, klubak bere egiten du Ondo bidaiatzeko eskolaren filosofia, familian egindako turismoa nola ulertzen eta sustatzen duen zehazten duen ardatza izanik.
Ikuspegi horrek aldezten duen bidaiatzeko moduak oinarri hauek ditu: bizikidetza, errespetua, ongizate kolektiboa eta gozamen kontzientea, bai bisitarien aldetik, bai hartzen dituztenen aldetik.
Azken batean, klubaren helburua da, batetik, Euskadi hautatzen duten familien esperientzia hobetzea, eta bestetik, turismo-sektorearen lehiakortasuna, berrikuntza eta kohesioa bultzatzea, kalitatearekin, abegikortasunarekin eta balio partekatuekin konprometitutako enpresa-komunitatea indartuta.
Familian —batez ere umeekin eta nerabeekin— bidaiatzeak berariazko behar batzuk dakartza, eta eragina dute hala azpiegituretan nola eskainitako zerbitzuetan. Euskadin, beharrak aztertu, identifikatu eta sistematizatu egin dira, eta klubeko enpresa guztiek eskaintza egokitu dute haiei erantzuteko.
Baloratzen diren funtsezko alderdien artean, honako hauek dira:
· Instalazio egokituak
· Adin desberdinetara bideratutako produktuak eta zerbitzuak
· Familiei bideratutako kudeaketa
Klubeko kide egitea ez da automatikoa: enpresa guztiek auditoria tekniko bat, Basquetour agentziak egindakoa, gainditu behar dute, estandarrak betetzen dituztela egiaztatzeko.
Prozesuak bermatzen du Klubeko kide bakoitzak guztiz egiten duela bat turismoa familian ekimenaren balioekin, eta prest dagoela kalitatezko esperientzia, segurua eta errespetuzkoa eskaintzeko, Euskadiko turismoaren kode etikoaren printzipioen ildotik eta Ondo bidaiatzeko eskolaren ikuspegiaren araberakoa.
Klubean sartzen diren enpresek onura adierazgarriak dituzte:
Klubeko kide izan daitezke Euskadiko enpresa turistiko guztiek, baldin eta familiei zuzendutako produktuak eta zerbitzuak eskaintzen badituzte edo eskaini nahi badituzte, eta eskatutako estandarrak betetzeko prest badaude. Honako hauek, besteak beste: