Hasiera
|
BASQUETOUR
|
Basquetour gara
BASQUETOUR GARA
Euskal Turismo Agentzia Eusko Jaurlaritzaren sozietate publiko bat da, eta, 2006az geroztik, agentzia honek betetzen du, Euskadin, turismoa bultzatzeko eginkizuna, aberastasuna eta enplegua sortzen dituen jarduera ekonomikoa baita.
Misioa, Ikuspegia eta Balioak

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak zehazten du sozietate publikoaren jardun-esparrua. Basquetour agentzia arduratzen da Turismo Sailburuordetzak zehaztutako estrategiak eta ekintzak gauzatzeaz.

Gure eginkizuna

Euskadirako zehaztutako turismoaren lehiakortasun-estrategia bultzatu eta ezartzeko lana zuzentzea da gure eginkizuna, elkarlanean euskal turismo-industria osatzen duten erakunde publiko eta pribatuekin. Trakzio-gaitasuna ikusten da, besteak beste, honako hauetan:

  • Aberastasuna eta enplegua sortzen dituen jarduera ekonomikoa den aldetik, turismoaren lehiakortasuna hobetzeko egiten dugun lanean.
  • Merkatu igorleetan Euskadi-Basque Country marka helmuga turistiko gisa finkatzean.
  • Euskadik segmentu estrategikoetan duen posizionamenduaren hobekuntzan.
Gure ikuspegia

Turismo-sektorearen sektore ekonomikoak hazteko gaitasun handia du enpleguari eta errentari dagokienez. Gainera, Euskadiren irudia munduan hobetzen eta zabaltzen laguntzen du.

Hori horrela izanik, Basquetour agentzia elkarlanean aritzen da Euskadiko turismo-sektoreko enpresekin eta baliabideekin, eskualdeko turismo-bulegoekin eta arloan eskumena duten gainerako euskal administrazioekin Euskadi helmuga turistiko jasangarri gisa sendotu dadin, kontuan hartuta, betiere, karga-gaitasunari egokitzea eta urtarokotasun txikia nahiz askotariko produktuak izatea. Hori horrela, helmuga turistikoak bizi-kalitate erakargarria, aberastasun kultural nahiz ekonomikoa eta natura-ingurunea hartzen ditu oinarri.

Gure balioak
Esparru estrategikoa

2030erako Turismoaren eta Merkataritzaren Euskal Estrategia da Euskadiko turismo-sektorearen eraldaketa gidatzen duen ibilbide-orria. Turismo-eredu erresilienteago, inklusiboago eta lehiakorrago baterantz bideratzen du euskal turismoa konpromiso partekatu honek, Euskadi Europako ardatz atlantikoan erreferentziako helmuga jasangarri gisa sendotzeko asmoz.

Bisio hori oinarrizko lau zutaberen inguruan egituratzen da —Helmuga, Industria, Marketina eta Gobernantza—; horiek finkatzen dituzte lehentasunak eta ildo nagusiak turismo-garapena indartzeko, ikuspegi orekatu eta berritzaile batetik, eta bisitariengan, profesionalengan nahiz egoiliarrengan sortzen duen balioari begira.

Estrategia-ikuskera hori urtez urte aurrerapen ukigarri bihur dadin bermatzeko, Estrategiak ezarpen-sistema operatibo bat du. Haren adierazpen zuzenena Basquetourren Ekintza Plana da; helburu nagusiak ekimen zehatz bihurtzen dituen tresna, sektorearen beharretara eta merkatuaren bilakaerara egokitua.

Urteko plan honek epe luzerako plangintza eta eguneroko kudeaketa lotzen ditu: 2030 Estrategia egiazko proiektu bihurtzen du, joera berrietara egokitzeko bidea errazten du eta Basquetourren jarduera sektoreko erronka eta aukerekin lerrokatuta egongo dela ziurtatzen du.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt