Bilerak, Pizgarriak, Konferentziak eta Erakusketak
MICE
Zer da?
MICE (Meetings, Incentives, Conferences & Exhibitions) produktuak Euskadiko turismo- eta zerbitzu-eskaintza elkartzen du; hain zuzen ere, bilera, biltzar, azoka, pizgarri eta ekitaldi korporatiboen antolaketan espezializatutako eskaintza.
Zer helburu ditu?
Euskadi MICE helmuga lehiakor gisa bultzatzea Estatuko eta nazioarteko esparruan.
Lurraldean eragin ekonomiko, sozial eta kultural positiboa sortzen duten ekitaldi profesionalak erakartzea.
Bertako enpresa-ehuna dinamizatzea, eta turismo-, teknologia- eta kultura-zerbitzuen enpresak MICE sektorearekin lotzea.
Jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzea eta ekitaldien antolaketan jardunbide arduratsuak sartzea.
Zer onura dakartza?
Ekonomikoak: MICE ekitaldiek batez besteko gastu handiagoa sortzen dute oporren turismoak baino, eta hori onuragarria da bertako hotel, jatetxe, hornitzaile eta saltokientzat.
Irudia eta posizionamendua: indartzen dute Euskadi nazioartean ikus dadin lurralde moderno, berritzaile eta abegitsu modura.
Sozialak eta kulturalak: errazten dute ezagutza trukatzea, talentua erakartzea eta lanbide-sareak sortzea.
Jasangarritasuna: jardunbide egokiak ezartzea eta erakustea ahalbidetzen dute, Euskadi ekitaldiak antolatzeko helmuga arduratsutzat har dadin.
Nork parte har dezake proiektuan?
Enpresa turistikoek: ostatuek, agentzia hartzaileek, biltzarren antolatzaile profesionalek (BAP), azoka-esparruek eta biltzar-zentroek.
Erakunde publikoek eta elkarte sektorialek, ekitaldiak hartzea eta laguntzea bultzatzen dutenak.
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu webgunearen funtzionamendua egokia izan dadin. Adibidez, erabiltzaileak egindako cookieen onarpen-egoera gogoratzeko, webgunera sartzeko erabilitako domeinurako eta webgunera egiten diren bisitak aztertzea xede duten estatistikak biltzeko. Egin klik «Onartu guztiak» botoian, cookie guztiak onartu eta webgunera zuzenean sartzeko; egin klik «Konfiguratu» botoian, onartuko dituzun cookie-motak aukeratzeko, edo egin klik «Ukatu, beharrezkoak izan ezik» botoian.