Hasiera
|
Sektorea bultzatzen dogu
|
Eskaintza Turistikoaren Garapena
ESKAINTZA TURISTIKOAREN GARAPENA

2023-2027 aldirako Euskadiko Turismo Marketin Planaren helburua Euskadi erreferentziako turismo-destino gisa kokatzea da, batez ere nazioartean. Helburu hori erdiesteko, Turismo Marketin Plana oinarrizko zutabe hauetan ardazten da:

Egin bat gure turismo-eskaintzarekin

Kalitatezko turismo-eskaintza erakargarria garatzen dugu. Produktu turistiko erakargarri, errentagarri eta jasangarriak bultzatu eta sustatzen ditugu, Euskadi nazioartean erreferentziazko turismo-helmuga gisa kokatzen laguntzeko.

 alt

Euskadi alderik alde zeharkatzeko ibilbidea.

Grand Tourraren bitartez, proposamen integratzailea eskaintzen da: Euskadiko turismo-eskaintza osoaz gozatzeko bidea ematen du, turismo-fluxuak deszentralizatuz eta lurralde osoaren garapen ekonomikoan lagunduz.

 alt

MICE turismoa aukera bikaina da Euskadiko enpresentzat eta helmugentzat. Euskadik azpiegitura eta zerbitzu eskaintza zabala du ekitaldiak, pizgarriak eta kongresuak antolatzeko; horiek negozio-aukerak sortzen dituzte eta, besteak beste, turismo-garaia desestazionalizatzen laguntzen dute.

 alt

Basquetourren produktu-klubak lankidetza-egiturak dira. Horien bidez, enpresak, helmugak eta turismo-eragileak elkartzen dira produktu estrategikoak sustatzeko; adibidez, gastronomia, premium turismoa, ekoturismoa, familia-turismoa, LGTBIQ+ edo golfa. Horien helburua Euskadiko turismo-eskaintza indartzea, lehiakortasuna hobetzea eta sektore publikoaren eta pribatuaren arteko kudeaketa koordinatua bermatzea da.

Klub horiek gobernantza-, sustapen- eta merkaturatze-ekintzak bultzatzen dituzte, eta sinergiak sortzen dituzte esperientzia integratzaile eta jasangarriak eratzeko, Euskadi helmuga bereizi eta erakargarri gisa kokatzeko asmoz, estatuko zein nazioarteko merkatuetan.

 alt

Basquetourren, komunikazio digitaleko estrategia handinahi bat gidatzen dugu, sareetako presentzia aktiboa eta nazio nahiz nazioarte mailako hedabide-plan sendoa uztartzen dituena. Merkatu estrategikoetan gure nortasuna islatzen duen sustapen aurreratu eta segmentatuaren alde egiten dugu.

Hori lortzeko, elkarlan estuan aritzen gara turismo sektorearekin eta lurraldeko eragileekin, eta hotelak, jarduerak eta turismo-baliabideak gure kontakizun digitalean txertatzen ditugu. Ekitaldi garrantzitsuenen zuzeneko jarraipenari eta uneoro eguneratutako edukiari esker, komunitate bizia eta etengabe hazten ari dena mantentzen dugu, bidaiariak gure lurraren muinarekin lotzen dituena.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt