Hasiera
|
Sektorea bultzatzen dogu
|
Eskaintza Turistikoaren Garapena
|
Euskadi Basque Country Grand Tour
Euskadi Basque Country Grand Tour
 alt

Euskadi Basque Country Grand Tour emozioen eta ezagutzaren ibilbidea da; Euskadin barnako bidaia bat zortzi proposamen bitartez. Zortzi etapek gure helmuga luze eta zabal ezagutzera eramango zaituzte, eta gozatu ahal izango duzu bai gure askotariko paisaiez, bai gure geografiak eskaintzen dituen erakargarri turistiko ugariez ere.

Bide amaigabeen ibilbide bat, pertsona bakoitzaren erritmora eta modura bertan bizi eta gozatzeko. Grand Tour-ek proposatzen dizkizun zortzi etapen bidezko bidaia hasiera bat da, presarik gabe ibili beharreko emozio-mapa bateko irteera.

Euskadi Basque Country Grand Tour-ek jarrera irekiarekin eta bihotza une oro ahalik eta gehien gozatzeko prest duzula esploratzera gonbidatzen du. Hala, bideko etapa bakoitzean bidea zentzumenek eta senak gidatuta bidaiatzera animatzen du.

Zer helburu ditu?

Hona hemen proiektuaren helburu nagusiak:

  • Fluxu turistikoak deszentralizatzea eta deskontzentratzea
  • Desestazionalizatzea
  • Bisitarien batez besteko egonaldia luzatzea
  • Bisitariek helmugan egindako guztizko gastua handitzea
  • Ondo antolatutako eskaintza zeharkakoa baina bateratua izatea

Zer onura dakartza?
  • Proiektu turistiko baten bitartez helmuga bateratua sustatzea.
  • Bidaia-tresna bakar baten bitartez udalerri turistikoak, baliabideak, jarduerak eta esperientziak antolatzea.
  • Bidaia-ibilbide global eta eratu baten bitartez helmuga merkaturatzen laguntzeko aukera.
Nork parte har dezake proiektuan?

Oraingoz, helmuga besterik gabe sustatzeko proiektu bat da; gaur-gaurkoz ez da aurreikusten, horrenbestez, enpresa pribatuek bertan zuzenean parte hartzea.

Alabaina, nahi duen eskualde, elkarte, enpresa, erakunde, konpainia eta abar guztiek erabil dezakete proiektuaren ikusizko nortasun korporatiboa proiektuarekin konpromisoa eta atxikimendua erakusteko, betiere Basquetour Euskal Turismo Agentziari aldez aurretik jakinarazten bazaio.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt