Zer da?
Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak eta Basquetour Euskal Turismo Agentziak bultzatutako sare bat gara, Euskadiko turismo gastronomikoko eskaintzaren egiazkotasuna eta bikaintasuna antolatu eta bermatzeko.
Euskadi Gastronomika sarean euskal kultura gastronomikoarekin zerikusia duten enpresak, profesionalak eta erakundeak daude. Balio eta lan-filosofia berak dituzte, eta zerbitzuaren bikaintasunarekin konprometituta daude Euskadik liderra izaten jarrai dezan nazioarteko erreferentziazko helmuga gastronomiko modura.
Arrazoi asko daude enpresa batek Euskadi Gastronomika sareko kide izan nahi izateko. Besteak beste, honako arrazoi hauek nabarmentzen ditugu:
Euskadi Gastronomika sarean hiru agente taldek parte har dezakete:
1. Euskadiko enpresek, gehienbat turismora bideratutakoek eta tipologia hauetakoren batekoak direnek:
• Nekazaritzako elikagaien industria eta ekoizle bisitagarriak
• Jardueren eta gidarien enpresek eta agentzia espezializatuak
• Ostatu gastronomikoak
• Jatetxe-arloko eremuak
• Merkatuak eta saltoki gastronomiko espezializatuak
2. Turismoaren eta gastronomiaren munduko laguntzaile estrategikoak
3. Euskadiko helmugen erakunde kudeatzaileak