Zer da?
Enpresa turistiko adimendunak xedetzat du berritzea, ingurunea zaintzea, irisgarria izatea eta teknologiaz baliatzea kalitate handiagoko turismo-esperientziak eskaintzeko. Kudeaketa efiziente, jasangarri eta lotuago bateranzko bilakaera da.
Helburua da enpresa turistikoei eraldatzen laguntzea, lehiakorragoak, jasangarriagoak eta gaur egungo beharrei egokituagoak izan daitezen. Kontua da barneko kudeaketa eta bisitariaren esperientzia hobetzea, adimenez eta konpromisoz aurrera eginda.
Enpresa turistiko adimenduna bihurtuz gero, enpresek aukera dute efizienteagoak, berritzaileagoak eta arduratsuagoak izateko. Bezeroaren gogobetetasuna hobetzea, baliabideak optimizatzea, digitalizazioa bultzatzea eta helmugan duen integrazioa indartzea. Ezinbesteko urratsa zentzuz eta jasangarritasunez hazteko.
Pausoa eman dezakete enpresa turistiko guztiek, handiek nahiz txikiek, publikoek nahiz pribatuek. Ez du axola zer sektore edo kokapen duten: gogorik badago hobetzeko eta turismo adimentsuago baterantz aurrera egiteko, proiektu hau zuretzat da!