Hasiera
|
Sektorea bultzatzen dogu
|
Eskaintza Turistikoaren Garapena
|
Sare Espezializatuetan Parte Hartu
|
LGTBIQ+
LGTBIQ+
 alt

Euskadi LGTBIQ+ segmentuan turistikoki sustatzeko plan bat.

Zer helburu ditu?

Euskadiko turismo-sektorearen balio-katea osatzen duten lurraldea, enpresak eta pertsonak sentsibilizatzea eta gaitzea, bermatu dadin Euskadi LGBTIQ+ komunitatearentzat helmuga segurua eta abegitsua dela, eta haren kideek bertan ez dutela diskriminaziorik jasaten. 

Zer onura dakartza?

Laguntzen digu komunitatea hobeto ulertzen, aurreiritziak saihesten eta estereotipo nahiz isuri inkontzienteak prebenitzen, erabili beharreko hizkuntza zuzena ikasten eta jakiten nola jardun diskriminazio-kasuak daudenean.

Halaber, etengabe hazten ari den LGBTIQ+ komunitatearekiko hurbilketa eraikitzen du. Hori horrela, dibertsitatea sustatzen du eta haien bizi-kalitatea hobetzen saiatzen da, hauxe senti dezaten: Euskadin diren bezalakoak izan daitezke.

Horrek onura soziala dakarkio lurraldeari. 

Nork parte har dezake proiektuan?

Euskadiko turismo-sektoreko erakunde, elkarte, enpresa eta profesional guztiek, LGBTIQ+ komunitatea segurtasunez eta errespetuz hartzeko prestakuntza eta trebakuntza jaso nahi badute.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt