Hasiera
|
Sektorea bultzatzen dogu
|
Helmuga eta enpresa turistikoen lehiakortasuna hobetzea
|
Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa
EUSKADIKO TURISMOAREN KODE ETIKOA
 alt

Euskadiko turismoaren kode etikoa izeneko ekimenak turismo arduratsuagoa, jasangarriagoa eta lurraldeko balioekin konprometitua sustatzen du.  Konpromiso kolektibo bat da, Euskadin bidaiatzea guztiontzat errespetuzko esperientzia aberasgarria izan dadin.

Zer helburu ditu?

Xede argia du:

  • Sustatutako eredu turistikoak ingurunea zaintzea
  • Bertako kultura bultzatzea
  • Ongizatea sortzea hala bisitarientzat nola bisitariak hartzen dituen komunitatearentzat

Turismoak arima izatea, eta pertsonak erdigunean egotea.

Zer onura dakartza?

Kode etikoarekin bat egiteak esan nahi du turismo humano eta kontzienteago baten zati izatea.  Sektorearen ospea hobetzea, jardunbide egokiak bultzatzea eta konexio jatorragoak sortzea bisitarien eta lurraldearen artean.

Nork parte har dezake proiektuan?

Kode Etikoaren egitasmoa irekia dago Euskadiko pertsona eta turismo-erakunde guztientzat, betiere balio berak badituzte eta aldaketarekin bat egin nahi badute.  Denon ekarpena behar da turismo hobe bateranzko bidaia honetan!

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt