Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Aiaraldeak Turismo Helmuga Adimentsu Atxikia bereizgarria lortu du
19.12.2025
Aiaraldeak Turismo Helmuga Adimentsu Atxikia bereizgarria lortu du

El destino Comarca de Aiaraldea ya dispone del Informe Diagnóstico Destino Turístico Inteligente 

 Aiaraldeak Turismo Helmuga Adimentsu Atxikia bereizgarria lortu du. Eskualdeak badu dagoeneko Turismo Helmuga Adimentsuaren Diagnostiko Txostena. Basquetourrek prestatu du dokumentu hori, SEGITTURen metodologia, tresnak eta balidazioa erabiliz. Hala, Espainiako Turismoko Estatu Idazkaritzak bultzatutako Turismo Helmuga Adimentsuaren metodologia ezarri da helmugan. Hori guztia bi erakundeek 2021eko maiatzean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan bideratu da.

Bereizgarriak 2027ko abendura arteko balioa du, eta helmuga Turismo Helmuga Atxiki bihurtzen du; horrek egiaztatzen du Turismo Helmuga Adimentsuaren eredua ezartzen hasi dela. Urrats garrantzitsua da turismo-garapenaren abangoardian dauden helmugen taldean sartzeko. Izan ere, helmuga horiek guztiek etorkizuneko estrategia bat partekatzen dute, gobernantza, jasangarritasuna, irisgarritasuna, berrikuntza eta teknologia ardatz hartuta.

2025eko abenduaren 18an egindako Batzorde Betearazlean, Aiaraldeko eskualde turistikoa kudeatzen duen tokiko erakundeak —Aiarako Kuadrillak— Turismo Helmuga Adimentsuen Sareko kide izatea ofizialdu du berriki. Batzorde hori turismo-kudeatzaileen topagunea da, eta Turismo Helmuga Adimentsuaren metodologia ezarriz helmugaren eraldaketaren aldeko apustua egin duten kideak biltzen ditu.

THA metodologia Aiaraldean ezarri da, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babes ekonomiko eta instituzionalari esker, Basquetourren laguntzarekin batera. Prozesuan udal-arloek eta agente pribatuek hartu dute parte; horiek helarazitako informazioari esker, Turismo Helmuga Adimentsua definitzen duten funtsezko 97 baldintzak eta 261 adierazleak ebaluatu ahal izan dira. Egoeraren azterketa honi esker, SEGITTURek Aiaraldeko eskualdeak baldintza bakoitzarekiko duen heldutasun-maila ebaluatu ahal izan du; horrekin batera, ekintza-plan bat eta gomendio estrategikoak definitu ditu, eskualdeari Turismo Helmuga Adimentsu bihurtzeko prozesuan laguntzeko.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt