Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Arabako Errioxa eskualdeak Turismo Helmuga Adimendun Atxikia bereizgarria berritu du
30.06.2026
Arabako Errioxa eskualdeak Turismo Helmuga Adimendun Atxikia bereizgarria berritu du

Berrikuspen-prozesuaren ondoren, diagnostiko-txosten berri bat eta 2026-2029 aldirako THA ekintza-plana ditu dagoeneko.

Prozesu hau Arabako Errioxa eskualdeak HTA diagnostiko-lanei segimendua egiteko eskaera aurkeztu zuenean hasi zen, 2022ko irailean egindako lehen diagnostikotik eratorritako HTA ekintza-plana ezartzen jarraitzeko hartutako konpromisoari segida emanez. Egitasmo hau SEGITTUR eta Basquetourren arteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan kokatzen da.

Beraz, eskaera hori onartuta, berrikuspen-prozesu bati ekin zitzaion, helmugak HTA metodologiaren arabera duen aurrerapen- eta heldutasun-maila aztertzeko. Gaur egun, 97 eskakizun eta 261 adierazle ditu metodologia horrek. Horrez gain, helmugarako ekintza-plan berria osatzeko oinarri izango diren gomendioak ere jaso dira.

2026an, Arabako Errioxako HTAren berrikuspen-prozesuak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesa izan du, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bidez. Halaber, helmugan eskumenak dituzten eskualdeko zein udaleko arlo guztien eta eragile pribatuen inplikazioa ere izan du, HTAren berrikuspen horretarako beharrezkoa zen informazioa ematen lagundu baitute.

Diagnostikoaren berrikuspenak gauzatze- eta jarraipen-faseari ematen dio segida; fase horrek metodologiak ezarritako estandarrak mantentzen direla egiaztatzeko aukera ematen du, eta, horrela, HTA programak lortu nahi dituen helburuak bermatzen dira.

Aitorpen horrek hiru urteko indarraldia du, eta berritze-prozesu berri baten mende dago. Horrenbestez, helmuga etengabeko hobekuntza-prozesu batean murgiltzen da, eta etorkizuneko ingurunearen beharretara egokitzeko zein helburuak eta estrategiak berritzeko konpromisoa hartzera behartzen du. Hori guztia helmuga birbalioestera bideratuko da, HTA eredua sostengatzen duten gobernantzaren, jasangarritasunaren, teknologiaren, berrikuntzaren eta irisgarritasunaren bidez.

Arabako Errioxa Helmuga Turistiko Adimendunen Sareko kide da 2022az geroztik; hori helmugak lurraldea eraldatzearen alde egindako apustuaren erakusgarri da, azken finean, Helmuga Turistiko Adimendunaren metodologia ezarriz gauzatu dena.

Helmuga Turistiko Adimenduna programa

Helmuga Turistiko Adimenduna programa Turismoko Estatu Idazkaritzak (SETUR) sustatutako eta Berrikuntza eta Teknologia Turistikoak Kudeatzeko Estatuko Sozietate Merkantilak (SEGITTUR) kudeatutako proiektua da. Helburu hau du: helmuga turistikoen lehiakortasuna eta bertako egoiliarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzea, bost jarduera-eremutan eraginez: gobernantza, berrikuntza, teknologia, jasangarritasuna eta irisgarritasuna.

2012-2015eko Turismoko Plan Nazional eta Integraletik sortutako ekimen horrek helmugetan berrikuntzak azkar txertatzea errazteko mekanismo egokiak sortzen ditu.

Helmuga Turistiko Adimenduna helmuga turistiko berritzaile gisa definitzen da, abangoardiako azpiegitura teknologiko baten gainean finkatua, lurralde turistikoaren garapen jasangarria bermatzen duena eta guztientzat irisgarria dena; horrek guztiak bisitariak ingurunearekin duen interakzioa eta integrazioa errazten ditu, eta helmugako esperientziaren kalitatea zein egoiliarraren bizi-kalitatea areagotzen ditu.

Helburu horiek lortzeko, HTA programak turismo-jardueraren zeharkakotasuna eta helmuga bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak kontuan hartzen dituen kudeaketa-eredu baten ezarpena sustatzen du. Diagnostiko-metodologia baten gainean egituratzen da (97 eskakizun eta 261 adierazletan oinarrituta), eta, horren ondorioz, gomendio-sistema bat, ekintza-plan bat eta monitorizazio-sistema bat sortzen dira. Horiek osatzen dituzte ereduaren funtsezko elementuak, eta helmugaren kudeaketa etengabe hobetzeko prozesua ahalbidetzen dute, turismoaren egungo zein etorkizuneko erronketara egokituta.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt