Basquetour
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Argentinatik Perura, Euskadik goi-mailako turismo-eskaintza aurkeztu du
19.09.2026
Argentinatik Perura, Euskadik goi-mailako turismo-eskaintza aurkeztu du

Euskadi Confidentialek premium turismoaren arloko proposamenak eraman dizkie sektoreko agente eta profesionalei Rosarion, Buenos Airesen eta Liman.

Euskadi Confidentialek premium turismoaren arloko proposamenak aurkeztu dizkie sektoreko agente eta profesionalei Rosarion, Buenos Airesen eta Liman; izan ere, distantzia luzeko bidaiarientzat potentzial handia duten leku estrategikoak dira. Argentinak 2025ean ia 818.000 turista bidali zituen Espainiara, eta Peruk marka historikoa lortu zuen, 245.000 bisitari ingururekin.

Topaketak irailaren 15ean egin ziren Rosarion, irailaren 16an Buenos Airesen eta irailaren 18an Liman. Jardunaldietan helmugen aurkezpenak, produktuen eguneratzeak eta harreman profesionalak sustatzeko uneak uztartu ziren. Guztira, hiru topaketa horiek bidaia-agentzia garrantzitsuetako ia 200 profesional bildu zituzten.

Euskadi Confidential sarea Basquetourrek ikuskatutako 80 enpresak baino gehiagok osatzen dute., eta lurraldeko turismo-eskaintzarik esklusiboena biltzen du: boutique-hotelak eta luxuzko hotelak, goi-mailako euskal gastronomiako jatetxeak, tokiko ekoizleen merkataritza-establezimenduak, gidaridun garraio-zerbitzuak eta neurrira diseinatutako esperientziak (golfarekin, ongizatearekin edo naturarekin lotutakoak, besteak beste), DMC espezializatuek antolatuak.

Bira honen bidez, Euskadi Confidential sendotu egin da euskal turismo-produkturako aukerarik handienak eskaintzen dituzten Hego Amerikako bi merkatutan. Horrela, Euskadi Confidentialen parte-hartzeak indartu egiten du Euskadiren posizionamendua, kalitatezko esperientziak eta proposamen bereizgarriak bilatzen dituzten bidaiarientzako erreferentziazko helmuga gisa.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt