Basquetour
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Australiako eta Zeelanda Berriko agenteek Euskadi ezagutu dute
09.11.2026
Australiako eta Zeelanda Berriko agenteek Euskadi ezagutu dute

Ekintza hau Euskadi nazioartean sustatzeko estrategiaren barruan dago, premium bidaiarientzako erreferentziazko helmuga izan dadin.

Euskadi Confidentialek Turespañak azaroaren 9tik 12ra Malagan antolatutako alderantzizko jardunaldietan parte hartuko du. Topaketa profesional horretan, turismo-helmugak eta -enpresak Australiako eta Zeelanda Berriko merkatuetan espezializatutako agente eta operadoreekin bilduko dira.

Topaketa horren aurretik, bi merkatu horietako profesional talde batek bost eguneko bidaia egin berri du Euskadin barna. Hiru lurralde historikoetako hainbat toki bisitatu dituzte, eta bertatik bertara ezagutu dituzte Euskadiko turismo-eskaintzaren aniztasuna eta berezitasuna.

Egonaldiak aukera eman die Euskadiko turismo-baliabide nagusietako batzuk ezagutzeko, baita bertako gastronomiaz, kultura- eta natura-ondareaz eta premium segmentuari zuzendutako proposamen esklusiboen sorta batez gozatzeko ere. Esperientziari esker, parte-hartzaileek Euskadiren muina gertutik ezagutu dute, eta benetakotasuna eta esperientzia bereziak bilatzen dituzten bidaiarien artean gero eta interes handiagoa pizten duen helmuga batean sakontzeko aukera izan dute.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt