Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Basquetour euskal turismo-sektorearen bidelagun bidaiari gazteari egokitzeko prozesuan
15.05.2026
Basquetour euskal turismo-sektorearen bidelagun bidaiari gazteari egokitzeko prozesuan

Turismo-sektoreak bidaiari gazteei bideraturiko eskaintza egokitu dezan, Z belaunaldiaren ezaugarriak izan dituzte aztergai Bilboko eta Gasteizko lantegietan.

Aste honetan, Basquetourrek aurrez aurreko bi lantegi berri egin ditu Bilbon eta Gasteizen turismo-sektoreko enpresei zuzenduta, Euskadik bidaiari gazte berriaren aurrean duen potentziala aktibatzeko helburuarekin, Z belaunaldian eta bidaia-ohitura zein motibazio berrietan jarri da arreta nagusia.

Saio horiek "Euskadi Bidaiari Berriarentzat" web-mintegiari jarraipena ematen diote, eta azterlanaren ezagutza praktikara eramatera bideratutako estrategia zabalago baten parte dira, enpresei beren eskaintza eta komunikazioa belaunaldi berrietara egokitzen laguntzeko.

Lau orduko iraupena izan duten lantegietan, parte-hartzaileek modu praktikoan eta elkarlanean jardun dute azterlanean antzeman diren bidaiari gaztearen funtsezko bi profiletara - kulturazaleak eta abenturazaleak- egokitzeko tresna zehatzak identifikatzen. Era berean, enpresen arteko sinergiak eta komunikazio-estrategia bideragarrien diseinua sustatu dira, beren turismo-proposamenak publiko berri horien aurrean balioetsi ahal izateko.

Ekimen honen bidez, Basquetourrek euskal turismo-sektorearen berrikuntzarekiko eta lehiakortasunarekiko konpromisoa berresten du, eta Euskadi bidaiarien belaunaldi berrientzat helmuga erakargarri eta garrantzitsu gisa kokatzea ahalbidetuko duen egokitzapen estrategiko baten aldeko apustua egiten du.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt