Industria eta Turismo Ministerioak sustatutako programak doako prestakuntza eskaintzen die turismoaren arloko profesionalei, enpresei eta turismo-helmugei. Eskaintza hiru campus espezializatutan dago antolatuta.
Industria eta Turismo Ministerioak sustatutako Anfitriones. Formación y Talento Turístico proiektuak Ikaskuntza Sistema Globalaren edizio berria jarri du abian. Egitasmo horren barruan, turismoaren arloko profesionalei, enpresei eta turismo-helmugei zuzendutako formakuntzak eskaintzen dira.
Euskadin, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Basquetourren bidez, baliabide horietarako sarbidea errazten dio sektoreari. Izan ere, Basquetour Learning plataformak Basquetourren prestakuntza-programak eta euskal turismo-sektoreko profesionalen garapenerako interesgarriak diren beste ekimen batzuk biltzen ditu.
Anfitriones programaren prestakuntza-eskaintza hiru campus espezializatutan dago egituratuta:
Prestakuntza-eskaintza hau doakoa da, eta izena emateko epea zabalik dago iada. Interesdunek Basquetour Learning plataforman kontsulta ditzakete eskuragarri dauden formakuntzak.