Martxoa iristearekin batera, Basquetour Learningek euskal turismo-sektoreko profesionalentzako prestakuntza-katalogoa eguneratu du.
Hilabete honetan hasiko diren formakuntza nabarmenenen artean, honako hauek daude:
*Marketinga eta merkaturatzea
- Turismo-marketina eta komunikazioa sare sozialetan
- Marketin digital turistikoaren joera berriak
- Nola integratu Google-ko tresnak nire erakundean
*Jasangarritasuna
- Turismo-helmugetako garapen iraunkorra sustatzeko gakoak
- Helmuga iraunkorren adibideak
- Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) eta horiek turismoan duten eragina
*Produktu turistikoak
- Erreskate-teknikak turismo aktiboko jardueretan: surfa
- Behe eta erdi mendiko gida, aisia eta abentura natura-ingurunean, C Gradua
*Irisgarriatsuna/Inklusioa
- Turismo-irisgarritasuna
- Dokumentu digital irisgarri eta inklusiboak sortzea
*Berrikuntza/Teknologia
- Irisgarritasunaren erronkak eta aukerak turismoan
- Irisgarritasuna turismo-esperientzia osoan bermatzea
- Irisgarritasuna balio bereizle gisa turismo-helmugetan
*Kudeaketa/Gobernantza
- Barne-komunikazioa, ezarpen eraginkorra
- Pertsonen kudeaketa gaur egun
Nola hartu parte? Prestakuntza-saio guztiak online modalitatean edota lantegi praktikoen bidez eskaintzen dira. Egutegi osoa kontsultatu eta izen-ematea egin dezakezu atari honetan: 👉 learning.basquetour.eus