Turismo-prozesuak zein -zerbitzuak hobetze aldera, tailerrok ChatGPT, Copilot, Gemini eta bestelako aplikazioen erabilera praktikoa dute ardatz nagusi.
Basquetourrek, SPRI - Enpresa Digitalarekin lankidetzan, eskualdekako hiru tailer pilotu presentzial jarri ditu abian turismo-sektoreko profesionalentzat. Helburu nagusia Adimen Artifizial Sortzailerako sarbide praktikoa eta eremu profesionalean duen aplikazioa erraztea da.
Ekimen hau bat dator Basquetourrek Euskadiko turismo-sektorearen gaikuntzarekin eta eraldaketa digitalarekin duen konpromisoarekin. Izan ere, etengabe sortzen ari diren tresnak modu irisgarri eta ulergarrian hurbiltzen ditu, turismo-prozesuak eta -zerbitzuak hobetze aldera.
Tailerrek ChatGPT, Copilot, Gemini eta beste aplikazio batzuen erabilera praktikoa dute ardatz, eta tresna horiek benetako kasuetan nahiz eguneroko lanbide-jardueran duten erabilgarritasuna azpimarratzen dute.
Informazio gehiago eta izen-ematea, Basquetour Learning plataformaren bidez:
https://learning.basquetour.eus/eu/
Basquetour Learning: maiatzean nabarmendutako prestakuntza berriak
Eskualdekako tailer pilotuez gain, Basquetour Learningek prestakuntza-eskaintza zabaltzen jarraitzen du maiatzean, turismo-sektoreko gaitasun profesionalak, berrikuntza eta jasangarritasuna hobetzera bideratutako ikastaroekin.
Hilabete honetako prestakuntza nabarmenen artean, honako hauek daude:
Prestakuntza horiek sendotu egiten dute Basquetourrek Euskadiko turismo-sektorearen lehiakortasuna hobetzearekin, digitalizazioarekin eta etengabeko gaikuntzarekin duen konpromisoa.